Albisteak -

Alderdi Popularra

Llanos: 'EAJren sezesioarekin Euskadi Europako trenetik jaitsiko da'

EAJk eta EH Bilduk ordezkatzen duten nazionalismo "lokalista eta anakronikoa Europaren guztiz kontrakoa" dela adierazi du Euskadiko PPren idazkari nagusiak.

Nerea Llanos Euskadiko PPren idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Nerea Llanos Euskadiko PPren idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Nerea Llanos Euskadiko PPren idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta EH Bilduk ordezkatzen duten nazionalismo "lokalista eta anakronikoa Europaren guztiz kontrakoa" dela adierazi du gaur Nerea Llanos Euskadiko PPren idazkari nagusiak, eta "Euskadi Europako trenetik jaitsiko du".

Llanosek agerraldia egin du gaur Gasteizen. Euskadiko PPren hauteskunde-kanpainako ildo nagusiak aurkeztu ditu Llanosek. Europako hauteskundeetara begira kanpaina ostegun honetan hasiko du PPk, EAEko hiriburuan.

Carlos Iturgaiz eta Zoe Nubla euskal hautagaien "eskarmentua" eta "gaztetasuna" goraipatu ditu PPko idazkari nagusiak. Alderdiak kanpaina "argia eta xumea" egingo duela azaldu du Llanosek. Bi helburu nagusi izango ditu PPren kanpainak: Botoa ematearen garrantzia azpimarratzea eta PPri botoa emateko konfiantza sustatzea.

"Etorkizuna jokoan dago"

Euskal herritarrek hauteskundeetan jokoan "asko" dutela argi uzten du "Etorkizuna jokoan dago" leloak, Llanosen hitzetan.

"Dogmatismo zaharretan trabatuta ez geratzeko" Euskadik etorkizunaren aldeko apustua egin behar du, Llanosek erantsi duenez. PPko ordezkariaren ahotan, EAJk eta Bilduk nahi duten "sezesioak" Euskadi "ezinezko autarkia, bazter-bide", batera eramango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nerea Llanos berriak