EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Ostiral honetan

Legebiltzarreko aktak jaso eta konpromiso etikoa sinatuko du EH Bilduk

Soldata jaitsi eta dietak bertan behera uzteko aukerak jasotzen ditu testuak. EH Bilduko 21 legebiltzarkideek ostiral honetan hartuko dituzte aktak, Eusko Legebiltzarrean.

Laura Mintegi, EH Bilduko burua.
Laura Mintegi, EH Bilduko burua.
Laura Mintegi, EH Bilduko burua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
EH Bilduko 21 legebiltzarkide Eusko Legebiltzar hauteskunde soldata jaitsi eta dietak bertan behera

11 puntuko testua da, eta, hori sinatuta, ''duintasuna, zuzentasuna, leialtasuna, eraginkortasuna, gardentasuna, zorroztasuna eta zerbitzua eskaintzeko grina'' izango dituzte oinarri beren jardunean.

Halaber, testu horren arabera, ''lehiakide politikoekiko duintasun pertsonala oinarri duen jarduera'' izango da EH Bildurentzat norgehiagoka politikoa.

Arrazoi horregatik, arerio politikoen "aipu-galtze pertsonalari zuzendutako edozein jarrera" errefusatuko dute, baita "bizitza pribatuan indarrez sartzea" ere, "giza duintasunaren kontra"ko beste edozein ekintzez gain. Halaber, EH Bilduren ADNan elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa daudela azalduko du.

Testua sinatuko dutenek "nolabaiteko interes ekonomikoa" izan dezaketen gaietan esku hartzeari eta jarduera politikoan "baldintzatu dezaketen" opariak jasotzeari uko egingo diote.

Bestalde, dokumentuaren arabera, koalizioko kargu publikoek sortutako edozein ikerketa batzorde babesteko konpromisoa izango dute, "trafikoen edo influentzien iruzurrarekin" erlazionatutako gaiak argitzeari zuzenduta dagoen bitartean.

Beste kontu batzuen artean, soldata jaitsi eta dietak bertan behera uzteko aukerak jasoko ditu testuak.

Aste honetan zehar, Eusko Legebiltzarean EAJ, PSE-EE eta UPyD alderdietako legebiltzarkideak akreditatu dira. PPko ordezkariak astelehenean akreditatuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea