EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskundeen ondoren

Mintegi: 'Zaila izango da EAJrekin ituna egitea Jaurlaritza osatzeko'

Eredu ekonomikoa da oztopoa, EH Bilduko buruak azaldu duenez. ''Kolore bakarreko'' Jaurlaritza da aukerarik errealistena, Mintegiren ustez.

Laura Mintegi
Laura Mintegi
Laura Mintegi

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk joan den astean alderdiei aurkeztutako proposamena ''hasiera ona'' da ekonomia, bakegintza eta autogobernu mailan, Laura Mintegiren hitzetan, baina, ''zaila'' izango da, EH Bilduko buruaren ustez, Eusko Jaurlaritza osatzeko bere alderdiaren eta jeltzaleen artean ituna egitea.

EFE agentziari egindakoa adierazpenetan, Mintegik azaldu du elkarbizitzaren eta Euskadiren estatus politikoaren etorkizunaren inguruan EAJren proposamenak norabide egokian doazela, baina, eredu ekonomikoa dela-eta ''zailtasun gehiago'' egongo dira gobernagarritasunaren inguruan akordioa lortzeko.

"Zelofana polita da eta paketea ondo eginda dago; baina, behin irekitzen hasita, dena ez da hain polita'', esan du EH Bilduko hautagaiak EAJk ekonomia eta fiskalitate mailan egindako proposamenen harira.

Mintegiren ustez, ''kolore bakarreko'' Jaurlaritza da aukerarik errealistena, gaien arabera unean uneko akordioak lortuta. "Eurek erabaki beharko dute, baina hori da beste alderdiek hartzen diogun susmoa'', gaineratu du.

EAJren eta EH Bilduren arteko gobernua, EAEko biztanleen faboritoa

Urriaren 21eko hauteskundeen emaitzak eskuan, EAEko biztanleek EAJren eta EH Bilduren arteko koalizio gobernu bat nahi dute, Eusko Jaurlaritzak gaur bertan publikatutako inkesta baten arabera. Hain zuzen ere, EAEko biztanleen % 26k nahiago dute jeltzaleen eta abertzaleen arteko gobernua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea