EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Datorren urte hasieran

PSEn 'ideien eta pertsonen' erreforma sakona iragarri du Patxi Lopezek

''Gure alderdi zahar hau zaharkituta ari da geratzen'', esan du Euskadiko sozialisten buruak.

Patxi Lopez, PSE-EEko burua.
Patxi Lopez, PSE-EEko burua, Pastor, Egiguren eta Aresekin.
Patxi Lopez, PSE-EEko burua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EE alderdian ''ideien eta pertsonen'' erreforma sakona egingo dutela iragarri du Patxi Lopezek. 2013ko urtarrilean edo otsailean egingo duten kongresuan, alderdien ideien, egituraren eta bertako pertsonen ''erreforma sakona'' egingo dutela esan du jarduneko lehendakariak.

Joan den urriaren 21eko hauteskundeek utzitako emaitzak aztertzeko PSEren Batzar Nazionalak Bilbon egin duen bileran hartu du konpromiso hori Lopezek.

"Ideien, proposamenen eta pertsonen aldaketa sakona beharrezkoa da'', esan du. Halaber, PSEko burua izaten jarraitzeko bere burua berriz aurkeztuko duela baieztatu du Lopezek.

100.000 boto baino gehiago eta 9 eserleku galduta, emaitza txarrak izan ditu PSEk Euskadin egin berri diren hauteskundeetan. Horren aurrean, Patxi Lopezek aitortu du bere alderdiaren antolakuntza eta defendatzen duten hitzaldiaren zenbait atal ''zahar'' geratzen ari direla ''hainbat esparrutan''.

PSEren arazoak Alfredo Perez Rubalcaba buru duen PSOEra ere luzatu ditu: ''Gure alderdi zahar hau zaharkituta ari da geratzen'', esan du Euskadiko sozialisten buruak.

Arabako sektore kritikoari buruz, Lopezek esan du ''batasunean aritzeko garaia'' dela. Haren ustez, hau ez da ''barne zatiketarako edo norberak protagonismoa lortzeko'' garaia.

Halaber, herritarrekin bat egiteko unea dela esan die alderdiko kideei. ''Bulego, burbuila eta itxialdi gutxiago; eta kale gehiago. Horretarako berreskuratu dugu askatasuna'', gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea