EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U-21

Basagoiti ez da inoiz gehiago lehendakarigai izango

EAEko hauteskundeetan lorturiko emaitzek erabakia aurreratu dute, baina 'aspaldidanik zeukan hartuta', Alderdi Popularreko iturriek jakinarazi dutenez.

Antonio Basagoiti. Argazkia: EFE
Antonio Basagoiti.
Antonio Basagoiti. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Euskadiko Alderdi Popularreko buruzagiak uko egin dio EAEko hurrengo hauteskundeetan lehendakarigai gisa aurkezteari, alderditik jakinarazi dutenez.

Igandeko hauteskundeetan lorturiko emaitza txarrek (10 eserleku egokitu zaizkie, 1990etik izan dituzten emaitza txarrenak) Basagoitiren erabakia aurreratu dute, baina “erabakia aspaldidanik zeukan hartuta”, PPtik adierazi dutenez.

Atzo PPren zuzendaritzak Madrilen bilera egin ondoren egin da publiko Basagoitiren erabakia. Bilera hartan, Basagoitik alderdiaren babes “irmoa eta argia” jaso zuen, Maria Dolores de Cospedal idazkari nagusiak azpimarratu duenez.

Euskadiko Alderdi Popularreko zuzendaritza arratsaldean elkartuko da alderdiaren Bilboko egoitzan, eta asteazkenean Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko idazkari nagusiak prentsaurrekoa eskainiko du Gasteizen.

Basagoiti maiatzeko kongresuan izendatu zuten Euskadiko PPko presidente, eta alderdiko hautesleen % 92,5en babesa jaso zuen.

Eta orain, zer?Euskadiko PPren kongresua 2015erako dago aurreikusita, eta, alderdiaren asmoa epeak errespetatzea bada ere, ez dute aurreratzea baztertzen, alderditik datozen hainbat informaziok erakusten dutenez.

Basagoitik 2008ko uztailean hartu zuen Euskadiko PPren buruzagitza, Maria San Gil aurreko presidenteak kargua utzi baitzuen, Madrileko zuzendaritzarekin izandako desadostasunak tarteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea