EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Bozen osteko adierazpenak
Basagoitik dimisioa ematea pentsatu duela aitortu du
Emaitzen errua beregain hartu badu ere, "euskal hezkuntza publikotik atera diren lehenengo belaunaldiek dagoeneko boza ematen dutela" eta emaitzak horren ondorio ere badirela gogorarazi du.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti PPren lehendakarigaiak aitortu du EAEko hauteskundeetan lortutako emaitzak ez direla onak izan eta dimisioa emateko aukeraz pentsatu duela onartu du. Horren harira, "dagokidan moduan" jokatuko duela iragarri du. Hala ere, "indarra" duen eta "alderdikideek nahi duten" bitartean, karguan jarraituko duela esan du.
Basagoitik emaitza txarren "ardura" aitortu du, Cope irrati-katean egindako elkarrizketa batean.
PPrentzat egoera zaila zela berretsi arren, errua berea dela eta "dagokidan moduan" jokatuko duela iragarri du.
"Emaitzak ez dira onak, onartu egin beharra dago", adierazi du Basagoitik. Hala ere, "30 urtez hezkuntza nazionalista, hedabide nazionalistak eta Espainiarekiko gorrotoa" egon direla salatu du, eta horren ondorio ere ba omen dira PPren emaitzak.