EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U21

EAJ nagusi Donostian, eta EH Bildu, hirugarren

Koalizio abertzaleak ez die udal hauteskundeetan lortutako emaitza onei eutsi eta EAJ izan da babes gehien lortu duen alderdia.

I.G. / L.E.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ gailendu da Donostian botoen % 26 lortuta, udal hauteskundeetan % 18,43rekin konformatu ostean. Hauteskunde haietan Bilduk irabazi zuen alkatetza.

PSE-EEk 2011ko botoei eutsi die, eta Gipuzkoako hiriburuko laugarren alderdia izatetik bigarrena izatera pasa da. Sozialistek botoen % 23,26 lortu dituzte.

Boto galerarik handiena EH Bilduk izan du: udal hauteskundeetan % 24,96 lortu zituen, eta oraingoan % 22rekin konformatu behar izan du.

Donostian PP izan da babes gehien lortu duen laugarren alderdia; 3.000 boto inguru galdu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea