eaeko autonomikoak -

Euskal hauteskundeak

Urkullu akordio zabal, plural eta egonkorren alde agertu da

EAJren lehendakarigaiak, hauteskundeen ostean egindako lehengo agerraldian, Euskadi ez dela sozial eta politikoki baztertuko nabarmendu du.

Urkullu akordio zabal, anitz eta egonkorren agertu da. Irudia: EITB
Urkullu akordio zabal, anitz eta egonkorren agertu da
Hauteskude gaueko erreakzioak: Iñigo Urkullu (EAJ)

05:09

Iker Gonzalez

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu Eusko Alderdi Jeltzalearen lehendakarigaiak "akordio zabal, anitz eta egonkorren" alde egin du Sabin Etxean (Bilbo), "Euskadiren erronkek eskatzen" baitituzte.

Gainera, nabarmendu duenez, "gaur, historian lehenengoz, euskal gizarteak egoera demokratikoan aukeratu ditu ordezkariak. ETAren mehatxurik gabe, aukera guztiak parte hartuz. Orain, alderdioi dagokigu emaitzak Euskadirentzako egitasmo bilakatzea.

Iñigo Urkullu Eusko Alderdi Jeltzalearen lehendakarigaiak akordio zabal, anitz eta egonkorren alde egin du Sabin Etxean (Bilbo), "Euskadiren erronkek eskatzen" baitituzte. Egungo euskal politikaren hiru zutabeak izan ditu hizpide: krisi ekonomikoa, bakea eta elkarbizitza, eta "egitasmo politiko berri bat Euskadirentzat".

Gainera, nabarmendu duenez, "gaur, historian lehenengoz, euskal gizarteak egoera demokratikoan aukeratu ditu ordezkariak. ETAren mehatxurik gabe, aukera guztiak parte hartuz. Orain, alderdioi dagokigu emaitzak Euskadirentzako egitasmo bilakatzea".

Elkarbizitzaren inguruan, "ez da elkarren kontra egingo, herri hau denon artean eta denontzat eraikiko ditugu. Euskadi ez da sozial eta politikoki baztertuko", adierazi du ordezkari jeltzaleak.

"Aldebakarreko erreformak eta birzentralizazioa saihestuko dugu. Europa gara gu eta gure etorkizuna Europa da. Biharkoa lan eguna daukagu, Euskadi aurrera ateratzeko", Urkulluren esanetan.

"Azken urtotan EAJren alde egin duzuenon lanaren fruitua da garaipena; eskerrik asko, benetan", izan da Iñigo Urkulluren agurra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea