EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Datuak
EAJ nagusi Araban EH Bilduren aurretik, eta eserleku bat UPyDrentzat
Botoen % 100 zenbatuta, jeltzaleek 7 eserleku lortu dituzte, PSE-EEk eta Bilduk 6, PPk 5 eta UPyDk 1.
L.E.
Botoen % 100 zenbatuta, EAJk botoen % 25 lortu du (40.018) eta ordezkari bat ateratzen die EH Bilduri eta PSE-EEri, bi alderdi horiek 6 ordezkari lortu baitituzte.
Koalizio abertzaleak botoen % 21 lortu du eta sozialistek, aldiz, % 20.
Laugarren alderdia PP da, botoen % 18 eta 5 ordezkari lortuta. Ondoren UPyD dago, Rosa Diezen alderdiak eserleku bat lortu du, % 3ko babesa eskuratuta.
Abstentzioa % 35 izan da.
2009ko datuekin konparaketa
Aurreko hauteskunde autonomikoekin alderatuta, EAJk eserleku bat galdu du (8 zituen eta 7 atera ditu), PSE-EEk hiru ordezkari galdu ditu Araban eta 9 izatetik 6 izatera pasatu da. PPri dagokionez, zituzten 6 eserlekuetatik bat galdu dute, eta UPyDk, berriz, bere ordezkariari eutsi dio boto bakar batzuk galduta.