EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskunde gaua

Honela kontatu dizugu hauteskunde gaua, zuzenean

Hain zuzen ere, EAJk 27 eserleku lortu ditu, EH Bilduk 21, PSE-EEk 16, PPk 10 eta UPyDk 1. Ezker Anitza eta Ezker Batua, kanpo. EMAITZAK, HERRIZ HERRI.

Iñigo Urkullu, emaitzak ezagutu eta gero. EITB
Iñigo Urkullu, emaitzak ezagutu eta gero. EITB
Hauteskude gaueko erreakzioak: Iñigo Urkullu (EAJ)

05:09

David Perez

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

00:00. eitb.com-ek bukatutzat eman du hauteskunde gauaren zuzeneko kontakizuna. Kontsultatu gaueko kronika eta hauteskunde emaitzak, herriz herri.

23:30. Ezagutu hurrengo legegintzaldian Eusko Legebiltzarra osatuko duten 75 parlamentariak.

23:19. Hauteslekuek mugatu egin dute balizko itunen kopurua. Izan ere, bi aukera baino ez daude gehiengo osoa batzeko: EAJ-EH Bildu, edo EAJ-PSE/EE.

23:16. Gorka Maneiro UPyDren lehendakarigaiak nabarmendu du helburua "bete" egin dutela, eta eserleku kopuruari eutsi dion alderdi konstituzionalista bakarra izan direla.

23:05. Donostian, EAJk botoen % 29 jaso ditu; PSE-EEk eta EH Bilduk, % 22; eta PPk, % 15.

23:04. Gasteizen, EAJk botoen % 22 eskuratu ditu; PSE-EEk, % 21; PPk, % 20; EH Bilduk, % 19; eta UpyDk, % 4.

23:03. Goazen hiriburuekin. Bilbon, EAJ izan da lehen indarra (botoen % 36), eta ondoren PSE-EE (% 19), PP (% 16) eta EH Bildu (% 15).

22:56. Ezker Batua ordezkaritzarik gabe geratu da, Eusko Legebiltzarrean 28 urtez izan eta gero. Horren ildotik, Raquel Modubar eta Jose Navas hautagaiek ezkertiarren artean "zatiketa" sortzea egotzi diote Mikel Arana Ezker Anitzako buru ohiari

22:52. Honelakoa da Eusko Legebiltzarraren aritmetika politikoa: Legebiltzarkide abertzale gehiago konstituzionalistak baino (48; 27ren aurka) eta progresista gehiago kontserbadoreak baino (38; 37ren aurka(.

22:46. Patxi Lopezek onartu du emaitzak ez direla "esperotakoak", baina "abentura sozialista" ez dela hauteskunde hauetan bukatu ohartarazi du.

22:31. Gipuzkoako emaitzak: EH Bilduk 9 eserleku; EAJk, 9; PSE-EEk, 5; eta PPk, 2.

22:30. Bizkaiko emaitzak: EAJk 11 eserleku, EH Bilduk, 6; PSE-EEk, 5; eta PPk, 3.

22:29. Arabako emaitzak: EAJk 7 eserleku; EH Bilduk, 6; PSE-EEk, 6; PPk, 5; eta UPyDk, 1.

22:27. Antonio Basagoitik aitortu egin du "eserleku gehiago" espero zituztela, baina EAEko PP "inoiz baino garrantzitsuagoa" dela iritzi dio.

22:25. Hauteslekuek lehen biktima politikoa utzi dute: Mikel Arana Ezker Anitzako koordinatzaile nagusiak dimisioa aurkeztu du, bere alderdiak ez baitu lortu Legebiltzarrean sartzea.

22:20. Bilboko La Casilla pabiloian, Laura Mintegi EH Bilduko hautagaiari "Independentzia" eta "Euskal presoak, etxera" oihuekin egin diote harrera (Bilbo). "Hiru legebiltzarretik bi" abertzaleak izango direla gogorarazi du buruzagik abertzaleak.

22:12. Adi zehaztasun honekin: Urkulluk gorbata eskoziarra jantzi du, hedabideen aurrean agertzeko. Keinua Eskoziak 2014. urtean egingo duen independentzia erreferendumari.

22:06. Iñigo Urkulluk Sabin Etxetik: "Beharrezkoa dugu akordioetarako eszenatokia eraikitzea, herri hau ez da banaketatik eraikiko, herri hau denon artean eraikiko dugu".

22:02. Festa giroa Sabin Etxean. Hauteskundeetako garailea, Iñigo Urkullu, agertzear da.

21:52. Aldaketarik ez dago oraindik eserleku banaketan, eta ia amaitu da zenbaketa, % 97an baitago.

21:51. Isabel Celaa sailburuak ontzat eman ditu emaitzak, hurrengo Eusko Jaurlaritzaren "giltza" dutelakoan.

21:50. EAJ garaile, hiru lurraldeetako hiriburuetan.

21:48. Hauteskunde-egunaren argazki galeria.

21:45. Hemen dituzu hauteskundeetako emaitzak.

21:41. Ezustekorik ez Bilbon, eta EAJ da nagusi, PSE-EEren, EH Bilduren eta PPren aurretik.

21:40. Hiriburuekin jarraituta, Gasteizen EAJ da bozkatuena PSE-EEren aurretik. PP, alkatetza duena, hirugarren lekuan.

21:36. Botoen % 79 zenbatuta, ez dago aldaketarik. Donostian EAJ da nagusi, eta EH Bildu hirugarrena da, PSE-EEren ondoren.

21:31Ezker Batuak eta Ezker Anitzak ez dute ordezkaririk izango Legebiltzarrean; UPyDk, berriz, badiurdi eutsi egingo diola duen legebiltzarkideari.

21:27. Dani Maeztu: "Inkestak ikusita, hauek dira espero genituen emaitzak".

21:25. Aldaketarik ez, botoen % 63 zenbatu eta gero.

21:22. Boto-zenbaketa oso azkar ari dira egiten eta % 58an honakoa da emaitza: EAJk 27 eserleku ditu , EH Bilduk 21, PSE-EEk 16, PPk 10 eta UPyDk 1.

21:21. Bizkaian EAJk jaso du boto gehien eta 11 eserleku ditu momentu honetan, EH Bilduk baino bost gehiago, zenbaketa % 46an dagoenean.

21:20. PP laugarren indarra da Araban, botoen % 38 zenbatu dutenean.

21:18. Botoen % 51 zenbatu dute Gipuzkoan eta EAJ eta Bildu berdinduta daude 9 eserlekurekin.

21:15. EAJk handitu egin du EH Bildurekiko aldea. Botoen % 48 zenbatuta, EAJk 27 eserleku ditu , EH Bilduk 21, PSE-EEk 16, PPk 10 eta UPyDk 1.

21:11. Eserlekuen banaketa ez da aldatu botoen % 43 zenbatuta: EAJ 27, EH Bildu 22, PSE-EE 16, PP 9, UPyD 1.

21:09. Herrizaingo sailburua berriz agertuko da 22:00etan prentsaurrekoan.

21:06. Botoen % 26 zenbatuta, EAJk 27 eserleku ditu , EH Bilduk 22, PSE-EEk 16, PPk 9 eta UpyDk 1.

20:55. Idoia Mendia Herrizaingo sailburuak une batetik bestera emango ditu zenbaketaren lehen datu ofizialak.

20:52. Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramailearen hitzetan, euskal herritarrek "bake-prozesuak arrakasta izan dezan" bozkatu dute.

20:40. Isabel Celaa Hezkuntza sailburu eta PSE-EEko hautagaiaren esanetan, "zenbakiak mugitzen ari dira, eta Alderdi Sozialista erabakigarria izango da edonola ere".

20:26. Iñaki Oyarzabalek (PP) adierazi duenez, "inkestak inkestak baino ez dira, nazionalistentzat onuragarriak izan ohi dira, eta ziur nago aurreikuspenak gainditu egingo ditugula".

20:15. Rebeka Uberak (EH Bildutxalotu egin ditu inkestaren emaitzak: "Herritarrek aldaketaren alde egin dute".

20:10. Lehen erreakzioak EITBren inkestari: Andoni Ortuzarren (EAJ) esanetan, "Eusakdi abertzalea dugu eta batzuek ondorio garbia atera behar dute".

20:05: Ezustekorik ezean, Iñigo Urkullu (EAJ) izango da lehendakaria. Jeltzaleak gutxiengoan goberna lezake, unean-uneko babesekin, edo akordioa bilatu PSE-EErekin, PPrekin edo EH Bildurekin.

20:00. Ipsos enpresak hauteslekuetan EITBrentzat egindako inkesta: EAJk 26 eserleku (24-27); EH Bilduk, 25 (23-26); PSE-EEk, 14 (13-15); PPk, 10 (9-11); Ezker Anitzak, 0 (0-1); UPyDk, 0 (0-1); eta Ezker Batuak, 0.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea