EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
U-21
ETAren gaitzespenak eztabaida goritu du
Sei lehendakarigaien hauteskunde eztabaidan bizitu den tentsio gehieneko unea Antonio Basagoitik (PP) Laura Mintegi EH Bilduko ordezkaria gogor kritikatu duenean izan da, “ez du inoiz ETA gaitzetsi”.
I.G./O.J.
Sei lehendakarigaien hauteskunde eztabaidan bizitu den tentsio gehieneko unea Antonio Basagoitik (PP) Laura Mintegi EH Bilduko ordezkaria gogor kritikatu duenean izan da, “ez du inoiz ETA gaitzetsi”.
“Laura Mintegi, ETA inoiz ez gaitzesteak zuk merezi duzun lekuan jartzen zaitu. Zuk ez duzu legitimitate minimorik ETAren hilketak gaitzesten ez dituzun bitartean”, esan dio ETBko hauteskunde eztabaidan izandako lehen txandan.
Mintegik lehenengo txandan erantzun nahi izan ez duen arren, geroago hitz batzuk esan ditu gai horri buruz, “ETA gaitzetsiko banu, zuk gerra karlistak kondenatzea eskatuko zenidake”, azaldu du.
Une horretan, EH Bilduko lehendakarigaiak zalantzan jarri du Euskadin “bakea lortzeko nahia ote dagoen”. “Bakea nahi baldin baduzu (esan dio Basagoitiri) bakea lortuko dugu, baina nahi ez baldin baduzu, ezinezkoa da”, nabarmendu du.
Gorka Maneiro UPyDko hautagaiak koalizio abertzaleko burua kritikatu du, “ETAren politikaren ordezkaria” delako.
“EH Bildu legezkoa izango da, baina ezin da demokratikoa dela esan. ETA gaitzestea eta hori desegitearen alde egiteko eskatzen dizut”, adierazi du Maneirok.