eaeko autonomikoak -

Forondan

Rajoy Forondaren 'itxiera' prestatzen ari dela ohartarazi du Lopezek

PSE-EEren lehendakarigaia Forondan egon da Arabako aireportuari babesa eskainiz.

Patxi Lopezen ekitaldia Forondan. EITB
Patxi Lopezen ekitaldia Forondan. EITB
PSE-EEren ekitaldia Gasteizen

00:54

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sustapen Ministerioak Forondako aireportuaren ordutegia murriztearen inguruan hartutako erabakia aireportuaren "erabateko itxierarako" lehen pausoa dela ohartarazi du Patxi Lopez PSE-EEko lehendakarigaiak. Bere iritziz, neurriak "eskuineko gehiegizko murrizketen astakeria" eta "herritarrei egindako iruzurra" irudikatzen du.

Forondako aireportuko ekitaldi batean hartu du parte Lopezek, azpiegiturari babesa eskaintzeko asmoz eta Sustapen Ministerioaren erabakia kritikatzeko, izan ere, lan ordutegia 24 ordutik 12 ordura murriztea erabaki dute.

PSE-EEren hautagaiak ere lurraldeko beste "murrizketa" batzuk kritikatu ditu. Era honetan, Artiumi "babesa kentzearen" eta "trena Gasteiztik pasatzen den zatian lurperatzea ez finantzatzearen" erabakien aurka azaldu da.

'Harrigarria da'

Bestalde, "lurralde burujabe bat miserian" gobernatu nahi izateko nahia egotzi dio EH Bilduri. Laura Mintegi hautagaiaren adierazpenei erantzun nahi izan die, zergak igotzearen ondorioz enpresa batzuek alde egiteko aukeraren inguruan. "Atzo EH Bilduren hautagaiak hori gertatzearen arriskua bere gain hartu zuen, harrigarria da", esan du.

Zerga erreformak egitea beharrezkoa dela esan du PSE-EEko hautagaiak, eta horien artean, sozietateen gaineko zergak eta enpresa txiki eta ertainenak jaistea aipatu ditu; aldiz, bi milioi baino gehiagoko onurak dituzten eta enplegurik sortzen ez duten enpresei zergak igotzea proposatu du.

Informazio osagarria

Hautagaien inguruko informazioa

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea