eaeko autonomikoak -

U-21

Mintegi: 'Otegiren inkomunikazioak hitza delitu dela erakusten du'

EH Bilduko lehendakarigaiak adierazi duenez, “inkestei ez, hautestontzien emaitzei leial izan behar zaie”.

EH Bilduren ekitaldia Eibarren Argazkia: EITB
EH Bilduren ekitaldia Eibarren Argazkia: EITB
EH Bilduren ekitaldia, Eibarren

00:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxeetako Zuzendaritzak Arnaldo Otegiri inkomunikazio ezartzeak "hitza delitua dela esan nahi du", Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiaren arabera.

Eibarren egindako hauteskunde-ekitaldian Tekniker enpresaren instalazioak bisitatu ditu Mintegik. Koalizioko lehendakarigaiaren esanetan, preso politiko batzuk ‘stricto sensu’ daude, alegia "hitz egite hutsa delitu izan daiteke".

"Demokrazia batean edozein ideia defenditu daitekeela esan digute; bietako bat, edo gezurra esan digute edo hau ez da demokrazia bat", adierazi du Laura Mintegik.

Hauteskundeetako inkesten inguruan galdetuta, horren inguruan baloraziorik egitea gustatzen ez zaiola esan du: "Inkestak besterik ez dira, eta batzuetan herritarrenganako errespetu falta bat da haien borondatea aldatzen saiatzea".

Ikerketa eta garapena

Ikerketa eta garapena kohesio sozialerako eta lana sortzeko tresna bat da, Mintegiren esanetan. EH Bilduren ereduaren helburua "justizia soziala, kohesio soziala eta gizarte eta ekonomia garapenerako bidean urratsak ematea da", EH Bilduren lehendakarigaiak esan duenez.

Euskadin Barne Produktu Gordinaren inbertsioaren % 3 ikerketa eta garapenera bideratzea izango da koalizioaren helburua. Horretarako, 2016an, helburua %2,5era iristea izango da, zehaztu du.

Euskal selekzioa

Bestalde, EH Bilduk euskal selekzioaren aldeko apustua "inoiz baino premiazkoagoa" dela adierazi du arratsaldean. "Herri bati, nazio bat, selekzio bat", nabarmendu du koalizioak.

"Alde batetik, Euskal Herriaren nortasun propioa eta beraz, naziotasuna munduan aldarrikatzeko eta ezagutzera emateko; eta bestetik, herritar bezala dagozkigun eskubide guztiak bermatzeko", azaldu du EH Bilduk.

Koalizio abertzaleak bere "konpromiso irmoa" adierazi nahi du "bai legebiltzarretik" eta ordezkaritza izango duten erakunde ezberdinetatik "gainerako eragile guztiekin elkarlanean neurri zehatzak bideratuko ditugula Euskal Selekzioaren ofizialtasuna lortzeko".

Informazio osagarria:

Botoaren bilakaera

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea