EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Inkesta

EAJk 25-27 eserleku eskuratuko lituzke; EH Bilduk 21

PSE-EEk 15-16 ordezkari lortuko lituzke, PPk 10, Ezker Anitzak 1-3 artean eta UPyDk asko jota bat, Ikerfelen inkestaren arabera.

Lehendakarigaiak.
Lehendakarigaiak.
Lehendakarigaiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk irabaziko lituzke urriaren 21eko EAEko hauteskundeak 25-27 eserleku lortuz eta EH Bildu bigarren indarra izango litzake, 21 ordezkarirekin. Bestalde, PSE-EEk 15-16 bitartean lortuko lituzke eta hirugarren indarra izatera pasako litzake. PPk 10, Ezker Anitza-IUk 1-3 artean eta UPyDk 1, Ikerfelek Correo egunkarirako egindako inkestaren arabera.

Inkesta urriaren 6an eta 7an egin zen. 2.000 elkarrizketa egin ziren eta horien arabera, Araban eta Bizkaian Iñigo Urkulluk lortuko lituzke boto gehien. Gipuzkoan, ordea, Laura Mintegik irabaziko luke.

Ezker Anitza-IUk 1-3 eserleku lor ditzake; egungo legegintzaldian bakarra du. UPyDk egun duen ordezkaria mantendu dezake. Beste alderdiek, ordea, ez dute ordezkaritzarik lortuko inkesta honen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea