Albistea -
Inkesta
EAJk 24-26 eserleku eta EH Bilduk 22, Jaurlaritzaren arabera
Gainontzeko alderdiei dagokienez, PSE-EEk 16-17 eserleku lortuko ditu, PPk 10 eta UPyDk ordezkari bat izango luke.
L.E./I.G.
EAJk irabaziko ditu Euskadiko hauteskunde autonomikoak Eusko Jaurlaritzaren inkestaren arabera. Jeltzaleek 24 eta 26 eserleku inguru lortuko lituzke, eta EH Bilduk 21 eta 23 artean.
Inkesta urriaren 1a eta 5a artean egin zuten eta PSE-EEri 16-17 ordezkari ematen dizkio, PPri 10 eta UPyDri bakarra. Horrez gain, Ezker Anitza-IUk eserleku bakarra lortu dezake edo baliteke ordezkaririk gabe geratzea.
Datuei erreparatuta, PPk hiru eserleku gutxiago aterako lituzke 2009ko hauteskundeekin alderatuta, eta UPyDk bere eserlekuari eutsiko lioke. EBk egun duen ordezkaria galduko luke eta Ezker Anitza IUk ordezkari bat lortu lezake.
Lurraldeka
Lurralde bakoitzari dagokienez, EAJk 7 eserleku aterako lituzke Araban, PSE-EEk baino bat gehiago. EH Bilduk 5 edo 6 ordezkari lortuko lituzke, PPk 5, UPyDk bat eta Ezker Anitza Iuk eserleku bat edo bat ere ez aterako luke.
Bizkaian, berriz, EAJk lortuko lute boto gehien eta 10-11 eserleku aterako lituzke. EH Bilduk, aldiz, 6 ordezkari izango lituzke, PSE-EEk 5 eta 6 artean eta PPk 3.
Azkenik, Gipuzkoan, alderdi bozkatuena EH Bildu izango litzateke 10-11 ordezkarirekin. Ondoren EAJ egongo litekem 7-8 ordezkarirekin, PSE-EE 5 ordezkarirekin eta PP 2 ordezkarirekin. Informazio gehiago, hauteskundeen atari berezian.