EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
El Mundo eta Deiako inkestak
EAJk hauteskundeak irabaziko lituzke, baina ez luke gehiengoa lortuko
El Mundok eta Deiak zabaldutako inkesten arabera, alderdi jeltzaleak 24 eta 26 legebiltzarkideen artean lortu lituzke eta EH Bilduk, berriz, 20 edo 21 legebiltzarkide.
Erredakzioa
Deia kazetarentzat Gizakerrek egindako inkestaren arabera, EAJk 24-25 legebiltzarkide lortuko lituzke (botoen % 33,9), EH Bilduk 21-22 legebiltzarkide (botoen % 27,1), PSE-Eek 16-17 legebiltzarkide (% 19,8) eta PPk, ostera, 13 legebiltzarkide (botoen % 14,2). Inkesta honek zabaldutako datuen aburuz, datorren urriaren 21ean izango den hauteskunde autonomikoetan, UPyDk, Ezker-Anitza-IUk eta Ezker Batuak ez lukete ordezkaririk lortuko.
'El Mundo'ren inkesta
Sigma Dos enpresak El Mundorentzat egindako inkestak dioenez, EAJ izango litzateke hauteskundeetako irabazlea. Horrela, alderdi jeltzaleak 24-26 legebiltzarkide lortuko lituzte (botoen % 33,3), EH Bilduk 20 legebiltzarkide (% 24,5), PSE-EEk 16-18 legebiltzarkide eta PPk 12 legebiltzarkide (% 14,7). Datu hauen arabera, UPyDk 2 legebiltzarkide lortuko lituzke eta Ezker Anitza-IUk, berriz, bakarra.
Aztikerrek 'Gara'rentzako egindako inkesta
Bestalde, Garak ostegun honetan zabaldutako inkestaren datuak zuzendu ditu eta, azken Aztikerrek egindako azken inkestaren arabera, EAJk 28 legebiltzarkide lortuko lituzke eta EH Bilduk, berriz, 24 legebiltzarkide. PSE-EEk 12 irabaziko lituzke eta PPk, ostera, 9. Ezker Anitzak eta UPyDk aurreko hauteskundeetan lortutako legebiltzarkide kopuru bera mantenduko lukete.
Egun, Eusko Legebiltzarrean EAJko 30 legebiltzarkide, PSE-Eeko 25 legebiltzarkide, PPko 13, Aralarreko 4, EAko 1, EBko 1 eta UPyDko bat daude. Ezker abertzaleari 2009ko hauteskundeetan aurkeztea garalazi zioten.
75 legebiltzarkidek osatzen dute Eusko Legebiltzarra. 38 legebiltzarkide lortuta, alderdi batek gehiengo absolutua izango luke.