eaeko autonomikoak -

U-21

Lopez: 'Elikagaien subiranotasunarekin saihestu nahi dute krisia?'

Lopezek EH Bilduri galdetu dio ea “benetan, badakien zer den Euskadi, eta industria eta teknologia izan dela herrialde bezala hazten lagundu gaituena’.

Lopez: 'Elikagaien subiranotasunarekin saihestu nahi dute krisia?' Argazkia: Efe
Lopez: 'Elikagaien subiranotasunarekin saihestu nahi dute krisia?' Argazkia: Efe
PSE-EEren ekitaldia, Eibarren

01:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakari eta PSE-EEren lehendakarigaiak zalantzan jarri du EH Bilduk industriarekin duen konpromisoa, eta galdetu du ea "ezkertiarra den alderdi batek, zelan izan utz dezakeen alde batera egitura industriala", eta, bide batez, galdetu du ea "elikagaien subiranotasunarekin" krisialditik ateratzeko asmoa duen.

Lopezek Eibarren egindako hauteskunde ekitaldi batean egin ditu adierazpenok. Eibarren bertan, Goratu makina-erraminta enpresan eta IK4-Tekniker taldearen eraikin berrietan ere egon da.

Horren ildotik, zentro hori eraikitzeko Jaurlaritzak 10 milioi euro ordaindu dituela gogoratu du, Gobernu zentralak proiektuan parte hartzea lortu du, baita Euskal Parke Teknologikoen Sarean eta Donostiako Miramon Parkean sartzea ere, Diputazioan eta Donostiako Udalean Bilduk "oposizio lotsagarria" egin arren.

Lehendakarigai sozialistak galdetu du ea "benetan, badakien zer den Euskadi, eta industria eta teknologia izan dela herrialde bezala hazten lagundu gaituena, eta horri esker munduko leku askotan erreferentzi izatea erdietsi dugula’.

Goizeko ekitaldia

Patxi Lopez lehendakari eta urriaren 21eko hauteskundetarako PSE-EEren lehendakarigaiak esan duenez, Gizarte Segurantzaren kutxa bakarrari eutsi behar zaio, "erretirodunek Euskadin pentsioak kobratzen jarraitzeko berme bakarra" delako.

Horren ildoan, "pentsioen auzian EAJk independentzia aldarrikatzen duenean eta hausturaz hitz egiten duenean gezurretan" ari dela gaineratu du Lopezek, "egoera horretan Euskadik ezingo dituelako pentsioak ordaindu". Halaber, zerbitzu publikoak eta gizarte zerbitzuak bermatzeko erakundeen arteko ituna proposatu du sozialisten lehendakarigaiak.

Arabako hiriburuko hotel batean erretirodunekin egin duen ekitaldian, politikarien artean desberdintasunak daudela agertu du Lopezek: "Guk, Euskadiren izena zabaltzen duten enpresei laguntzen diegu; beste batzuek, berriz, krisi egoerara ekarri gaituztenei laguntzen diete".

Lana sustatzeko eta "egoerarik okerrenean daudenak kontratatzeko" sozialistek abiatutako planak ekarri ditu gogora Patxi Lopezek: "Osasuna eta Hezkuntza bere horretan utzi ditugu, eta erreformak egin ditugu zerbitzu horien etorkizuna bermatzeko", esan du.

"Elkartasun politikei bideratutako baliabideak hirukoiztu egin ditugu", nabarmendu du Gasteizko gobernuburuak. Horren ildoan, Euskadin lehendakari sozialista bat dagoen bitartean, "ez ditugu alde batera utziko laguntza gehien behar duten herritarrak", gaineratu du Lopezek.

Sendagaien koordainketari dagokionez, lehendakari den bitartean "herritarrek gehiago ez ordaintzeko" borrokatuko dela azpimarratu du Lopezek, eta gizarte laguntzei ere eutsiko die, "gutxien dutenak duintasunez bizi daitezen".

Informazio osagarria: Patxi Lopez Euskadi Pregunta saioan

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea