EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskundeak

Urkullu: 'EAEk eta Kataluniak nazio izateko jomuga bera dute'

"Euskaldunen eta kataluniarren erabakitzeko eskubidea" antolamendu juridikoan ezartzeko aldarrikapena egin du EAJko presidenteak.

Iñigo Urkullu.
Iñigo Urkullu.
Iñigo Urkullu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak EAEk eta Kataluniak "bi errealitate ezberdin" dituztela onartu du, baina "nazio izateko jomuga bera" dutela gaineratu du, "Estatu gehiago izateko, geroz eta pauso gehiago emateko asmoz".

Igandean EAJk Alderdi Eguna egingo duen Forondako landan egindako adierazpenetan, ostiral honetan Artur Masekin izan duen bileran, "biak demokratak eta nazionalistak" direla berretsi dutela azaldu du eta "EAEren eta Kataluniaren errealitate propioa" bereizi dutela.

"EAEren eta Kataluniaren errealitateak ezberdinak direla jakin badakigu, baina jomuga bera dugu: nazio izatea eta geroz eta Estatu gehiago izateko pausoak ematea", adierazi du.

"Errealitate nazionalak ezabatzeko" PPren eta PSOEen praktiken aurka "erantzuten" dutela esan du, eta ildo honetan, euskaldunen eta kataluniarren nahiarekiko "errespetua" eskatu du Urkulluk.

Bere asmoa, "Kataluniarekin sinergiak" bilatzea dela aipatu du eta "euskaldunen eta kataluniarren erabakitzeko eskubidea" antolamendu juridikoan ezartzearen aldeko aldarrikapena egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea