EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Elkarrizketa ETB-n

PSE: 'Urkullu apur bat izututa dago Kataluniako egoearen aurrean'

Jose Antonio Pastorren iritzian, "Urkullu jokoz kanpo dago eta ez daki ze jarrera hartu behar duen Katalunian sortu den egoeraren aurrean, bidetik gehiegi atera gabe".

Jose Antonio Pastor (PSE) ETBko 'Egunon Euskadi' saioan. Argazkia: EITB
Jose Antonio Pastor (PSE) ETBko 'Egunon Euskadi' saioan. Argazkia: EITB
Jose Antonio Pastor (PSE) ETBko 'Egunon Euskadi' saioan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastorrek esan du Iñigo Urkullu “apur bat izututa” dagoela Katalunian piztu den egoeraren aurrean. Horrez gain, Alfredo Perez Rubalcabak Espainiarentzat proposatu duen eredu federalista “zentzuzkoa eta formula zoragarria” dela iruditzen zaiola zehaztu du.

“Rubalcabak planteatzen duena zentzuzkoa da eta Konstituzioak berak esan gabe zehazten duenari naturaltasuna ematea da. Uste dut formula zoragarri dela”, azaldu du.

Ildo berean, Rubalcabak proposamen horrekin “Galizia, Euskadi edo Kataluniari ukatu ezin zaizkien berezitasunak” onartu izana azpimarratu du.

Urkullu “jokoz kanpo”

Bestalde, PSEren bozeramaileak uste du Iñigo Urkullu “jokoz kanpo” geratu dela Katalunian sortu den egoeraren aurrean. “Apur bat izututa ikusten dut, ez zuen espero Katalunian gertatzen ari dena eta orain jokoz kanpo dago eta ez daki ze jarrera hartu behar duen”, adierazi du.

“Testuinguru horretan kokatu behar dira euskal Estatuaren alde egin dituen adierazpenak. Bere boto-emaile abertzaleei keinu bat egiteko modua izan da, baina bidetik gehiegi atera gabe”, nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea