EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Radio Euskadin

UPyD: 'Ibarretxek ere galdeketa egin nahi izan zuen eta ez zen egin'

Kataluniak erreferenduma deitzeko aukeraren inguruan hitz egin du Rosa Diezek Radio Euskadin, eta UPyDren proposamena "eredu federala" dela esan du.

Rosa Diez.
Rosa Diez.
Rosa Diez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rosa Diez Kongresuan UPyDk duen bozeramaileak Kataluniak erreferenduma deitzeko aukeraren inguruan hitz egin du, eta ildo honetan, Ibarretxe lehendakariak "gauza bera egin nahi izan zuen, baina ez zen egin", adierazi du.

Radio Euskadiko elkarrizketa batean, Kataluniako Gobernuak "badu herritarrei galdetzeko aukera, hauteskundeak deituz, baina ez dut uste une honetan Kataluniak behar duena denik".

Honen harira, "CIUk oso erraza du; independentzia bultzatuko duela esanez hauteskundeak deitzea " esan du.

UPyDren proposamena "eredu federala da, Estatuaren, erkidegoen eta udalen arteko eskumenen antolamendu garbi batekin, ez suteekin gertatu zen bezala; sua itzali beharrean, zeinek egin behar zuen eztabaidatzen egon baitziren", kritikatu du.

Euskadik zerga sistema ezberdin bat duela ekarri du gogora "Europa osoan zerga sistema bateratu bat eskatzen ari garen bitartean, ez du zentzurik EAEn hiru ogasun ezberdin egoteak".

Azkenik, "I-25" Kongresua inguratuz protesta egin nahi duen ekimenarekin ez duela bat egiten esan du. "Kongresua inguratzea ez zait ongi iruditzen. Gure lana normaltasunez egin ahal izatea espero dut", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea