EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Kanpainaurrea

Patxi Lopezen ustez, EAJk 'murrizketen plan bat' ezkutatzen du

Lehendakari eta PSE-EEko hautagaiak azaldu duenaren arabera, "Urkullu Euskadiren porrota edo zerbitzu publikoen murrizketa bilatzen ari da".

Patxi Lopez lehendakaria eta PSE-EEko hautagaia. Argazkia: EITB
Patxi Lopez lehendakaria eta PSE-EEko hautagaia. Argazkia: EITB
Patxi Lopez lehendakaria eta PSE-EEko hautagaia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Porrotei, kontu-ikuskapenei eta murrizketei aurre egiteko sakrifizioei buruz hitz egiten dute (EAJkoek) hori egiteko asmoa dutelako, 'eusko labela' duten murrizketak egiteko asmoa dutelako", adierazi du Lopezek Arabako hautagaitzako kideekin egin duen batzar batean. Eusko Jaurlaritzak zor handiegia duela esanez eta erreforma fiskala eragotziz “Euskadiren porrota edo zerbitzu publikoen murrizketa” bilatzea leporatu dio Iñigo Urkulluri hautagai sozialistak."Urkullu Rajoyrekin eta Artur Mas senide ideologikoarekin bat dator Gobernura iritsi zirenetik egin dituzten murrizketekin", uste du Lopezek.

Eusko Jaurlaritzak zor handiegia duela esanez eta erreforma fiskala eragotziz, Euskadiren porrota edo zerbitzu publikoen murrizketa bilatzea leporatu dio Iñigo Urkulluri hautagai sozialistak. "Urkullu Rajoyrekin eta Artur Mas senide ideologikoarekin bat dator Gobernura iritsi zirenetik egin dituzten murrizketekin", uste du Lopezek. Euskadiko Alderdi Popularrak Eusko Jaurlaritzari euskal kontuak ezkutatzea leporatu izanari buruz, Lopezek "boto gehiago biltzeko" popularrek euren "gezurrekin" herrialdeari kalte egitea deitoratu du, eta Euskadiko gastuen eta diru-sarreren "gardentasuna" goraipatu du. Bilduren kudeaketari buruz, hautagai sozialistak koalizioa azpiegitura eta inbertsio guztien aurka dagoela esan du. "Lurraldea geldituta dute", esan du. Lopezek bere Gobernuak Araban egin dituen inbertsioak azaldu ditu, eta aurreko agintari jeltzaleei lurralde hori alde batera utzita izatea leporatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea