EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
U-21
Sozietateen Zergaren jaitsierari amaiera ematea proposatu du EH Bilduk
Mintegiren hitzetan, "harrigarria da" alderdi politikoek egin dituzten proposamenak entzutea: "Orain arte aplikatu ez diren neurri magikoak edo modernitatez barnitzatutako errezeta zaharrak dira".
Erredakzioa
“Sozietateen gaineko zergaren jaitsierari” amaiera ematea proposatu du gaur Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak, koalizioak defendatuko dituen neurri fiskalak aurkezteko ekitaldian.
Mintegiren hitzetan, “harrigarria da” azken egunetan alderdi politikoek egin dituzten proposamenak entzutea: “Orain arte aplikatu ez diren neurri magikoak edo modernitatez barnitzatutako errezeta zaharrak dira”.
Martin Garitano diputatu nagusiask Gipuzkoan aplikatu dituen neurriak “emaitza onak” ematen ari direla azpimarratu du Laura Mintegik. Horren harian, zenbait proposamen egin ditu: Dirutza handiei zerga ezartzea, iruzur fiskalarekin “zero tolerantzia” izatea edota Soziatateen gaineko Zergaren jaitsierari amaiera ematea, besteak beste.
Horrez gain, Kutxabankek “izaera publikoa eta soziala eduki dezan” lan egingo dutela esan du Laura Mintegik. “ Bera da nazioaren ekonomia sustateko sostengu finantziero nagusia, maileguaren bidez lagundu behar baitie bertako erakundeei, enpresei, eta hiritarrei”, azaldu du.
Lizitazio publikoetan lehentasuna emango die pymeei, kooperatibei eta ekonomia sozialeko enpresei eta kudeaketa eskasa “edo ez garbia” atzemateko tresnak sortuko ditu EH Bilduk.