EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Donostian

Urkullu: 'Gobernatzen duen Exekutiboa behar du Euskadik'

EAJko lehendakarigaiak adierazi duenez, "alor ekonomikoan gai den Gobernua behar du Euskadik, eta ez ardura hartzen ez duten kudeatzailerik".

Iñigo Urkullu, Donostiako Merkataritza Ganberan. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu, Donostiako Merkataritza Ganberan. Argazkia: EFE
Urkulluk esan du Euskadik gobernatzen dakien gobernua behar duela

01:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko presidentea eta lehendakarigaiak adierazi duenez, "Euskadik benetan gobernatzen duen Exekutiboa behar du, hau da, alor ekonomikoan gai den Gobernua, eta ez ardura hartzen ez duten kudeatzailerik". Donostiako Merkataritza Ganberan EAJk antolatutako gobernu onari eta etika politikoari buruzko jardunaldian parte hartu du Urkulluk. Bertan azaldu duenez, legealdi honetan gobernu eza nagusitu da Euskadin. "Arazoa areagotu da EH Bilduk eredu berdina bereganatu duelako", esan du, "izan ere, benetako ekonomiarekiko urruntze handia erakutsi du".

Halaber, gardentasunarekiko, parte-hartzearekiko eta gobernu onarekiko konpromisoa berretsi du EAJko presidenteak. "Egun Euskadin abertzale izatea hazkunde ekonomikorako aukera guztiak aprobetxatzeko konfiantza sortzea da", azpimarratu du jeltzaleak, "gehien oihukatzen duenak ez du herria eraikitzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea