EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Ekitaldia Gasteiz

EH Bildu: 'Agortuta dagoen eredua partekatzen dute PPk, PSEk eta EAJk'

Belen Arrondo buru den Arabako hauteskunde-zerrenda aurkeztu du koalizioak. "EH Bildu alternatiba bakarra da", azpimarratu dute koalizioko kideek.

Arabako hauteskunde-zerrenda aurkeztu du EH Bildu koalizioak. Argazkia: EH Bildu.net
Arabako hauteskunde-zerrenda aurkeztu du EH Bildu koalizioak. Argazkia: EH Bildu.net
Arabako hauteskunde-zerrenda aurkeztu du EH Bildu koalizioak. Argazkia: EH Bildu.net

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk adierazi duenez, PPren, PSEren eta EAJren aurrean, koalizioa "alternatiba bakarra da" Araban. Izan ere, "agortuta dagoen eredu sozial eta ekonomikoa partekatzen dute PPk, PSEk eta EAJk". Belen Arrondo buru den Arabako hauteskunde-zerrenda aurkeztu du gaur koalizioak Gasteizen. Hasier Arraizek eta Eva Blancok jakitera eman dituzte zerrendako izenak.

Arraizek azpimarratu duenez, "aukeraz beteriko unean bizi gara, baina mehatxuz beteriko garaia ere bada, bakea lortzeko aukerarekin batera, langabeziaren, pobreziaren eta bazterketa sozialaren mehatxuak ditugulako". Ondorioz, "beste eredu sozial eta ekonomiko bat eraikitzeko subiranotasuna" eskatu du.

Borroka honetan, "EH Bildu erreferentea behar du izan", azaldu du Blancok, "gainontzeko alderdi politikoek ez diotelako baliabide naturalak errespetatzen ez dituen garapen ekonomikoari oztoporik jartzen".

"EH Bilduren proposamena euskalduna, gaztea, feminista, ekologista eta justizia sozialean oinarritutakoa" da, "lana eta bezeroak izan arren, Arregi Laminaciones enpresako 250 langile kalera bidaltzen dituen eredua baztertuz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea