EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Euskaldunan

Murrizketak abiatzeko 'ezkutuko' planik ez duela ziurtatu du Urkulluk

''Ez dugu ezer ezkutatzen, arazoak eta zailtasunak ere ez'', esan du EAJren lehendakarigaiak. Zorroztasun ekonomikoaren eta gastuak doitzearen alde egin du.

Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak programa aukeztu du Bilboko Euskalduna Jauregian. EITB
Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak programa aukeztu du Bilboko Euskalduna Jauregian
Urkulluk zorroztasuna, errealismoa eta gastuetan doitasuna bultzatuko ditu

00:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk murrizketak egiteko 'ezkutuko' planik ez duela ziurtatu du  Iñigo Urkullu EBBko presidente eta urriaren 21eko hauteskundeetarako lehendakarigaiak.

Hala, ezeztatu egin du zerbitzu publikoen murrizketak bilduko dituen programa bultzatuko duen ''plan'' ezkuturik izatea. ''Ez da egia. Zin dagit. Ez dugu ezer ezkutatzen, ezta arazoak eta zailtasunak ere'', esan du.

Bilbon, Euskalduna Jauregian, egin ditu adierazpenak, datorren urteei begira EAJk bultzatuko duen proiektuaren aurkezpenean. ''Egoerak ez du aukerarik ematen etorkizunera begira aurreikuspen handietarako ezta gauza handirik agintzeko ere'', aurreratu du.

Hauteskundeak irabazten baditu, zorroztasun ekonomikoa, errealismoa eta gastuetan doitasuna bultzatzeko konpromisoa hartu du EAJko hautagaiak. Lehentasunak ezarriko dituztela azaldu du, eta gastua kontrolatuz politika sozialak eta ''Euskadik behar dituen'' inbertsioak indarrean jarriko dituztela aurreratu du.

Hiru lehentasun

"Gure proiektuak hiru lehentasun biltzen ditu: ekonomia indarberritzea, atzeraldia gainditzeko eta berriz ere enplegua sortzeko; oinarrizko zerbitzuen alde egitea, tartean osasuna, hezkuntza eta zerbitzu sozialak, eta Euskadiren identitate ekonomiko eta kulturala munduan bultzatzea'', laburbildu du ekitaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea