EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U-21

UPyD: 'PPk kanpainian bakarrik kritikatzen ditu abertzaleak'

Alderdi abertzaleek subiranotasunaren aldeko egitasmoa “laster” defendatuko dutela uste du Gorka Maneirok. “Egitasmo horrek Harri arora eramango gaitu”.

Gorka Maneiro (UPyD). Argazkia: EITB.
Gorka Maneiro (UPyD). Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyDko Lehedakaritzarako hautagaiak esan du PPk abertzaleak “kanpainian bakarrik” kritikatzen dituela, “ondoren haiekin bat egiteko”. Alderdi abertzaleek subiranotasunaren aldeko egitasmoa “laster” defendatuko dutela uste du Maneirok. “Egitasmo horrek Harri arora eramango gaitu”.

Ohar batean Maneirok esan du popularrek “kanpainiak bakarrik” abertzaleak kritikatzen dituztela, “gero haiekin bat egiteko”. “Estatua defendatzen dugun eta abertzaleengandik egitasmo ezberdina daukagun alderdi bakarra gara”, adierazi du.

“Abertzaleen gezurrei aurre egiteko demokraziaren eta berdintasunaren pedagogía aplikatu behar dugu”, proposatu du.

“Hauteskundeetara aurkezten den Espainiako alderdi bakarra gara eta oso garrantzitsua da hazten joatea, abertzaleek subiranotasunaren aldeko egitasmoa laster defendatuko dutelako. Proiektu horrekin Harri Arora eramango gaituzte berriro ere”, salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea