EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Urriaren 21erako

Raquel Modubar, Ezker Batua-Berdeak alderdiko lehendakarigaia

Ostiral honetan erabakiko du hauteskunde-batzordeak aurreko hauteskundeetan lortutako espazio eskubidea Ezker Batuarena ala Ezker Anitzarena den.

Alba Gutierrez, Raquel Modubar eta Jose Navas. Ezker Batua-Berdeak alderdiko zerrendaburuak. EFE
Alba Gutierrez, Raquel Modubar eta Jose Navas. Ezker Batua-Berdeak alderdiko zerrendaburuak
Alba Gutierrez, Raquel Modubar eta Jose Navas. Ezker Batua-Berdeak alderdiko zerrendaburuak. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Raquel Modubar izango da Ezker Batua-Berdeak alderdiko lehendakarigaia urriaren 21eko Euskadiko hauteskundeetan. Ostiral honetan aurkeztu dute hautagaia, prentsaurrekoan.

Halaber, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako zerrendaburuen berri ere eman dute. Hala, Modubar bera izango da Bizkaiko zerrendetan burua, Alba Gutierrez egongo da Gipuzkoakoetan lehen postuan, eta Jose Navas alderdiko bozeramailea izango da Arabako zerrendaburua.

1993 eta 2011 bitartean Santurtziko zinegotzia izan zen Modubar, eta Bizkaiko batzarkidea ere izan da bi legealditan.

EB-Berdeak-Ezkerra markarekin aurkeztuko du hautagaia alderdiak, eta politika ''neoliberalei'' eta horiek bultzatzen dituzten alderdiei aurre egin nahi diete, lehendakarigaiak berak aurreratu duenez.

Halaber, ezkerreko beste alderdi eta mugimenduekin ''itunak eratzeko prest'' agertu da alderdia.

Espazio eskubideen inguruko ika-mika

EAEko hauteskunde-batzordeak ostiral honetan erabakiko du joan den hauteskundeen emaitzen ondorioz lortutako espazio eskubidea Ezker Batuari ala Ezker Anitzari dagokion, elkarrekin osatzen zuten alderdian zatiketa egon ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea