EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Zerrendaburuak

'Elkarrizketen akordio politiken' beharra defendatu du Mintegik

EAEko hiru probintzietako lehen bost hautagaien aurkezpen ekitaldia egin du EH Bilduk.

EH Bilduko zerrendaburuak. Argazkia: twitter.com @ehbildu
EH Bilduko zerrendaburuak.
EH Bilduko zerrendaburuak. Argazkia: twitter.com @ehbildu

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maribi Urgarteburu ezker abertzaleko bozeramailea eta Marian Beitalarrangoitia Hernaniko alkate ohia dira, besteak beste, EAEko hauteskundeetarako EH Bildu alderdiko zerrendaburuak.

EH Bilduk EAEko hiru probintzietako lehen bost hautagaiak aurkeztu ditu Laura Mintegi alderdiko lehendakarigaiak hitz hartu duen ekitaldian.

Arabako zerrendaburua Belen Arrondo STEE-EILAS sindikatuko bozeramailea da eta Xabier Isasi EHUko irakaslea Gipuzkoakoa.

Pello Urizar EAko idazkari orokorra da azken lurralde honetako bigarren hautagaia. Ondoren, Hernaniko alkate ohia; Marian Beitalarrangoitia egun Aldundiko komunikazio arduraduna da.

Laugarren tokian Rebeka Ubera Aralarreko antolakuntza idazkaria dago eta bosgarrenean Lur Etxeberria irakaslea. Bizkaian, Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramailea da bigarren hautagaia. Ondoren, Leire Piñedo eta Dani Maeztu Aralarreko kideak doaz. Azkenik, Oskar Matute Alternatibako bozeramailea.

Araban, Hasier Arraiz ezker abertzaleko kidea doa bigarren. Eva Blanco Amurrioko Udaleko Bilduko zinegotzia ondoren, Julen Arzuaga abokatua laugarren eta Igor Lopez de Muniain Aralarreko kidea azkenik.

Lehendakarigaiak "etorkizun berri" bat lortzearen beharra defendatu du, eta EH Bilduren arabera, "krisi ekonomikoarentzat irtenbidea eta autonomia politiko handiagoa lortuz" egin behar da. Ildo honetan, "elkarrizketen akordio politika" egitearen alde azaldu da, izan ere, "pertsona normalen artean eta egoera normal batean, arazoei irtenbidea emateko bidea dela" adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea