EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskundeak

Eztabaidak 'denekin' izango dituela esan du Urkulluk

EAJren lehendakarigaiak "egia" esateko eta "erreskatea eskatuko duen ala ez" argitzeko eskatu dio Rajoyri.

Iñigo Urkullu Donostian.
Iñigo Urkullu Donostian.
Urkulluk erreskatea eskatuko duen ala ez argitzeko eskatu dio Rajoyri

00:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EBBko presidente eta EAJren lehendakarigaiak Patxi Lopezek eskatutako "aurrez aurreko eztabaida" egiteari erantzun dio eta "denekin" egingo duela adierazi du, "nik ez dut legebiltzarreko ordezkaritzaren sistema galbideratuko".

Donostian, EAEko hauteskundeetarako kanpainaurreko ekitaldi batean adierazi duenez, "aurrez aurreko eztabaida" alderdi guztiekin egingo du.

Bestalde, "Jaurlaritzaren kontuen egoeran konfiantza izango balu, azalpenak emateko ez luke beldurrik izan beharko", adierazi du Patxi Lopezi aipamen eginez.

"PSEren gobernuaren ahalmenean sinisten badu, ez dakit zergatik aurreratu dituen hauteskundeak", galdetu du Urkulluk.

Bestalde, Mariano Rajoyren gobernuari "egia" esateko eskatu dio eta "erreskatea eskatuko duen ala ez argitzeko". Ildo honetan, eskatuz geroz, "lehenbailehen" egiteko gomendatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea