EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
PPren zerrenden aurkezpena
Basagoiti: 'PPk ETAren amaiera kudeatzea merezi du'
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearen ustez, bere alderdiak Euskadiko "zentroa" ordezkatzen du.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak adierazi duenez, bere alderdiak "jende oro sartzen den Euskadiko zentroa" ordezkatzen du, eta "ETAren amaiera kudeatzea merezi dugu".
PPren lehendakarigaiak alderdiko zerrendaburuak aurkeztu ditu datorren urriaren 21eko EAEko hauteskundeetarako. Iñaki Oyarzabal izango da Arabako zerrendaburua, Arantza Quiroga Gipuzkoakoa eta Basagoiti bera Bizkaikoa.
Buruzagi popularraren iritziz, PPk "Euskadiren aniztasuna" ordezkatzen du, "identitatearen istiluetatik at", eta "lehentasuna elkarbizitza" dela adierazi du.
"Elkartasuna behar dugu eta Estatutua eta Konstituzioa errespetatu behar dugu", gaineratu du Basagoitik. "ETAri aurre" egin diona bere alderdia izan dela esan du, horregatik, "ETAren amaiera kudeatzea merezi dugu".
"Inoiz baino aktiboago egon behar dugu demokraziarekin garaitzen den ETAren amaiera hori bermatzeko", nabarmendu du.