EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Elkarrizketa

Urkullu: 'Lehendakaria nirekin itsututa dago'

EAJren lehendakarigaia Patxi Lopezekin eztabaida publikoa egiteko prest agertu da, baina ez lehendakariarekin bakarrik, gainerako hautagaiekin batera baizik.

Iñigo Urkullu EAJren presidente eta lehendakarigaia. Argazkia: EITB
Iñigo Urkullu EAJren presidente eta lehendakarigaia.
Urkullu: "Nire helburua hauteskundeak irabaztea da"

01:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren presidente eta lehendakarigaiak salatu du Patxi Lopez lehendakaria berekin "itsututa" dagoela, bi lehendakarigaien arteko eztabaida publikoa proposatu duelako.

Urkulluk Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Patxi Lopezekin eztabaida publikoa egiteko prest dago, baina gainerako hautagaiekin batera. Hala ere, legegintzaldian lehendakariarekin biltzeko eskaria behin eta berriz egin duela, eta beti ezezkoa jaso duela kritikatu du.

Ez du baztertzen bakarrik agintzea

EAJren lehendakarigaiak esan du bere "helburua hauteskundeak irabaztea" dela, eta horren ondoren "akordio zabala" lortzea "adostutako" gobernu-egitasmo baten inguruan. Dena dela, ez du baztertu bakarrik agintzea.

Gabonetako aparteko soldatari eutsiko dio

Urkulluk funtzionarioen Gabonetako aparteko soldatari eusteko konpromisoa hartu du, eta horretarako, "demokratikoki" ahal duen erresistentzia guztia egingo omen du Mariano Rajoyren Gobernuaren murrizketen kontra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea