EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Zerrendak
Arrondo eta Isasi, EH Bilduko Arabako eta Gipuzkoako zerrendaburuak
Belen Arrondo STEE-EILAS sindikatuko bozeramailea Arabako zerrendaburua izango da, Xabier Isasi, EHUko irakaslea, Gipuzkoakoa eta Laura Mintegi lehendakarigaia Bizkaikoa.
Erredakzioa
EAEko hauteskundeetarako EH Bilduko Arabako zerrendaburua Belen Arrondo izango da. Beasainen jaio zen 1956. urtean. Emakume ezaguna da jada STEE-EILAS irakaskuntza sindikatuko idazkaritza nazionaleko partaide baita.
Isasik (Deustu, 1956) Laura Mintegi lehendakarigai eta Bizkaiko zerrendaburuak bezala hainbat liburu argitaratu ditu eta Euskal Herriko Unibertsitatean psikologia eta estatistikako irakaslea da. Udako Euskal Unibertsitatearen zuzendaria izan zen eta Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiko kide da.
Hala ere, hainbat komunikabidek adierazi dutenez, zerrenden osaketa prozesua oraindik itxi gabe dago.
EH Bilduk EAEko hauteskundeak irabaziz gero izango lituzkeen sailburua hautatzeko irizpidearekin bat datoz bi izendapen hauek; izan ere, teknikari profila dute.