EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
1.775.291tik
57.435 herritarrek lehen aldiz bozkatu ahal izango dute urriaren 21ean
Botorako eskubidea duten herritarretatik 56.557 atzerrian bizi dira, gehienak Frantzian eta Argentinan.
Erredakzioa
1.775.291 herritarrek dute boto-eskubidea urriaren 21eko Euskadiko hauteskundeetan, eta horietako 57.435ek lehenengo aldiz bozkatu ahal izango dute, 18 urte bete dituztelako, Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.
EAEko hauteskundeetan botoa emateko eskubidea dutenetatik 1.718.734 Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan bizi dira, eta 56,557 atzerrian, baina EAEko udalerriren batean dute errolda. Atzerrian bizi diren gehienak Frantzian (9.979), Argentinan (9.740), Venezuelan (5.378) eta Mexikon (5.263) bizi dira. Gainerako 26.197ak beste herrialde batzuetan bizi dira.
Bizkaian daude hautesle gehien, 948.378. Gipuzkoan 575.925 daude, eta Araban 250.988.