EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Elkarrizketa
Lopezek 'aurrez aurre eztabaida bat egiteko' dei egin dio Urkulluri
Lehendakariak kritikatu egin du EAJk hauteskunde prozesuaren garbitasuna zalantzan jarri izana.
Radio Euskadi
"Boulevard" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketa batean, Lopezek kritikatu egin du EAJk hauteskunde prozesuaren garbitasuna zalantzan jarri izana, eta euren gobernuek utzitako proposamenak, ereduak eta herentziak aldaratzea eskatu dio lehendakarigai jeltzaleari.
Jaurlaritzako buruaren ustez, demokraziak ideiak alderatzea eskatzen du, eta jarrerak gerturatzea eta akordioak lortzea behar du herrialdeak, "batere lagungarriak ez diren irain polemikoak egitea baino gehiago".
Agintaldiko balantzea egin eta gero, lehendakariak hauteskundeen osteko balizko itunei buruz hitz egitea baztertu du. Jarraian, EAEko kontuak gainerako erkidegoetakoak baino "onbideratuago" daudela eta funtzionarioei aparteko ordainsariak ordaindu ahal izatea bermatu dutela gogorarazi du.
Lopezen esanetan, Jaurlaritzak "bete" egin ditu legegintzaldi hasieran jarritako helburuak, eta orain herritarrek zein eredu nahiago duten erabaki behar dute. "Zorroztasuna beharrezkoa da, baina horrek ez du esan nahi zerbitzu publikoak desegin behar direnik", gaineratu du.
Lehendakariak agintaldiko balantzea egin du, baina baztertu egin du hauteskundeen osteko balizko itunei buruz hitz egitea. Hori horrela, EAEko kontuak gainerako erkidegoenak baino "onbideratuagoak" daudela eta funtzionarioen aparteko ordainsariak ordaindu ahal izatea bermatzen dutela gogorarazi du.
Nolanahi ere, zerga sistema erreformatu egin behar dela nabarmendu du, "soldata handiagoa dutenek zergatan gehiago ordain dezaten". Izan ere, orain arte, "klase ertainek, soldatapeko langileek eta langabeek egin dituzte esfortzu handienak". Lopezek eztabaida hori hauteskunde kanpainaren atarian plazaratu izana egotzi dio EAJri, eta "hauteskundeak irabaziko dituztela uste dutelako" egin dutela adierazi du.
Lehendakariak beste hainbat gai hartu ditu hizpide, hala nola Josu Uribetxebarria ETAko presoaren egoera, EH Bilduren hauteskunde kanpainaren hasiera eta hauteskundeen osteko balizko itunak.
Lehen gai horri dagokionez, Zuzenbide Estatuak Uribetxebarriak berak biktimen aurrean erakutsitakoa baino duintasun handiagoarekin jokatu duela iritzi dio. Koalizio abertzalearen harira, atzoko mitinean Agirre lehendakaria aipatu izanak "txistea" dirudiela iritzi dio. Eta balizko itunen ildotik, Euskadi "denon artean eta akordioen bitartez" eraiki behar dela baino ez du esan.