EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Ekitaldi politikoa Araban
Basagoiti: 'PPri bost axola dio presoen egoerak'
Bere ustez, Urkulluk "euskal herritarrei begietara begiratu behar die" eta "Batasunarekin gobernua osatuko duen ala ez" argitu behar die.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak ziurtatu egin du bere alderdiari "bost axola" diola ETAren presoen egoerak, "arreta" osoa "EAE Espainia izaten jarraitzeko ahaleginean eta, ETAren ostean, Espainia Espainia izaten jarraitzeko helburuan" duela gaineratu du.
Basagoiti Villanañe herrian, Araban, izan da eta bertan egin ditu presoen inguruko adierazpenak, gaixo dauden presoen egoera hobetzeko ezker abertzalea Gobernuari presioa egiten saia daitekeen galdetu diotenean.
"Presoen egoerak bost axola digu. Eurei axola badie, 900 pertsona hil eta milaka zauritu aurretik pentsatu behar zuten hori", esan du PPko agintariak.
"Jendea hil eta bahitu izan ez balute, ez lirateke kartzelan egongo", gaineratu du Basagotik.
Mezua Urkulluri
Bestalde, Antonio Basagoitik Iñigo Urkullu EAJko presidente eta lehendakarirako hautagaiari eskatu dio Euskal Herria Bildurekin agintzeko asmoa duen ala ez, "eta ea norekin atera nahi duen aurrera berak dioen estatus politiko berria, edo, ardi esanda, Ibarretxe Plana eta independentzia lortzeko pausuak".
PPko ordezkariaren iritziz, EAJko arduradun nagusiak "euskal herritarrei begietara begiratu behar die" eta "Batasunarekin gobernua osatuko duen ala ez" argitu behar die.