EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskundeen kanpainaurrea

'Agirreren moduan herrialdea egiteko' eskatu die abertzaleei EHBilduk

Datorren gobernuak akordioak bilatu beharko dituela uste du Mintegik "bake prozesuan sakontzeko eta krisitik ateratzeko".

EHBilduko kideak Bilboko ekitaldian. Argazkia: EITB
EHBilduko kideak Bilboko ekitaldian.
Laura Mintegik kartzela politikarekin amaitzeko eskatu dio PPri

00:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Mintegi EHBilduko lehendakarigaiak "herrialdeak behar duen etorkizun aske eta burujabea" defendatu du. Ildo honetan, "abertzaleei eta aurrerakoiak eta ezkerrekoak diren lagunei herrialdea" egiteko deia egin die.

Bilbon EAEko 2012ko hauteskundeetarako kanpainaurreko ekitaldian, urriaren 21eko hauteskundeak irabaziz gero aurkeztuko duen taldearekin egon da Mintegi. Datozen egunetan programa xehetasun guztiekin azalduko duela iragarri du.

"Burujabea izan den lehen eta azken Jaurlaritza" defendatu ostean, "Agirre lehendakariarena", herrialde gisa lan egin zuela ekarri du gogora, eta "Bilbo erori eta tropa frankistek Gobernu hori suntsitu zuten arte batasun eredua" izan zela esan du.

Euskadik "bide berri bat" merezi duela gaineratu du "eskubide politiko guztiak errespetatuz".

Horregatik guztiagatik, "Euskal Herri aske, solidario eta burujabe" baten alde egin du Mintegik "Espainiako eta Frantziako eta merkatuen inposiziorik gabe".

Datozen hauteskundeak hautagai guztien proiektuak ezagutzeko aukera ona direla esan du, baina "oro har bi eredu" daudela uste du: "EHBildurena bat, eta bestea, jada ezaguna dena; beti Espainiari begira eta eredu neoliberalaren defentsan dagoena", argudiatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea