EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
30 urte Legebiltzarrean
Eguigurenek agur esan dio Legebiltzarrari
PSE-EEko presidentea Gipuzkoako zerrendetan azkena izango da; ondorioz, ez da berriro ere legebiltzarkide izango.
Erredakzioa
Jesus Eguiguren PSE-Eeko presidentea ez da legebiltzarkide izango urriaren 21eko hauteskunde aunomikoen ostean.
Oscar Rodriguez PSE-EEk Legebiltzarrean duen taldeko idazkariak Euskadi Irratian esan duenez, euskal sozialisten presidentea azkena izango da Gipuzkoako zerrendetan; ondorioz, ezin izango du hautatua izan.
Eguigurenek 30 urteren ostean Legebiltzarra utziko du, Ganberako presidentea izatera heldu da ibilbide honetan zehar.
PSE-EEko presidentea Jose Luis Rodríguez Zapateroren Gobernuan negoziatzaileetako bat izan zen ETArekin izandako elkarrizketetan, 2006ko su-etenaren ostean.
Loiolako negoziaketetan PSE-EEko solaskideetako bat izan zen EAJrekin eta ezker abertzalearekin, eta Arnaldo Otegirekin izan aurretiko kontaktuetako bultzatzaileetako bat izan zen. Eguiguren Arnaldo Otegirekin bildu zen Txillarre baserrian 2001ean.
Angel Amigoren Memorias de un conspirador dokumentalean eman zuen Eguigurenek politika uzteko asmoaren berri. Lana udazkenean estreinatuko da.
Eguigurenek azaldu zuenez, "pertsona normala izatera itzuli nahi dut, eta nire afizioak berreskuratu", eginbeharrak "bete" ostean.