EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Aresek Jaurlaritza utzi du
Aresen erabakiaren inguruko erreakzioak
Euskadiko Alderdi Popularraren ustez, "sozialistek interes alderdikoia jarri dute Gobernuaren ekintzaren aurretik", eta Bilduk "arduragabetzat eta iraingarritzat" jo du Rodolfo Aresen erabakia.
Erredakzioa
Rodolfo Aresek PSE-EEren hauteskunde-kanpaina koordinatzeko utzi du Eusko Jaurlaritza. Albisteak erreakzio ugari sortu ditu Euskadiko politikarien artean.
EAJ: “Ihesaldia”
Iñigo Iturrate EAJko Eusko Legebiltzarreko bigarren presidenteordeak uste du Rodolfo Aresek egin duena “ihesaldi” bat dela, eta erabaki horrek hauteskunde prozesuan eduki dezakeen eraginaren beldurrez agertu da.
Iturrateren ustez, sozialistei “herritarren beharrei erantzutea baino, gehiago axola zaie pare bat bozka irabaztea".
PP: "Patxi Lopezek ere kargua utzi beharko luke"
Euskadiko Alderdi Popularraren ustez, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak kargua utzi izana “sozialistek interes alderdikoia Gobernuaren ekintzaren aurretik’ jartzen dutelako seinale da. Beraz, Patxi Lopezek ere kargua utzi beharko lukeela uste du Anton Damborenea Legebiltzarreko bozeramaileak.
Damborenearen arabera, Herrizaingo sailburuak, sozialisten kanpaina koordinatzeko, kargua utzi izana ‘sinestezina’ da.
"Sekula gertatu ez den zerbait da, eta kanpaina egiteari agintzeari baino denbora gehiago eskaintzen diotela erakusten du", Bizkaiko PPko buruaren ustez. Arrazoi hori dela eta, Lopezek ere dimititu beharko luke.
Bildu: “Aresen dimisioa arduragabekeri bat da”
Bildurentzat “arduragabekeria eta iraingarria” da Rodolfo Aresek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila utzi izana PSE-EEren hauteskunde-kanpaina prestatzeko.
Komunikatu baten bitartez, Iñigo Cabacasen heriotzaren inguruko “barne ikerketa bat bultzatu ordez, hauteskunde kontuetan kontzentratzea” leporatu dio Aresi.
Bilduren ustez, “horrelako bidegabekeria bat erantzunik gabe uztea onartezina da”.
Ernek “positibotzat” jo du Aresen lana
Erne Ertzaintzaren sindikatu nagusienak “positibotzat” jo du Rodolfo Aresek Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren buru izan den bitartean eginiko lana. Roberto Seijo sindikatu horretako idazkari nagusiaren arabera, “ulertzekoa da” Aresen kargu-uztea, ez baitzen zentzuzkoa izango orain arteko lana PSE-EEren hauteskunde kanpainan daukan ardurarekin nahastea.
Ezker anitzak Aresek etorkizuneko itunetan euskal herritarrengan baino gehiago pentsatzea kritikatu du
Iñigo Martinez Ezker Anitza-IUko presidentetzako bozeramaileak Rodolfo Ares Barne sailburuak Eusko Jaurlaritza PSE-Eeko hauteskunde kanpaina koordinatzeko utzi izana kritikatu du. Etorkizuneko itunetan euskal euskal herritarren interesetan baino gehiago pentsatzen duela nabarmendu du.
Sailburuak kargua uzteak “argi uzten du alderdien interesak lehenesten dituela herritar guztien gainetik”.
Cabacasen heriotzan erantzukizun politikoak hartu gabe joan dela Ares esan du ezker abertzaleakEzker abertzaleak Rodolfo Aresek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko kargua uztea erabakitzea kritikatu du Iñigo Cabacasen heriotza bezelako “kasu larri”etan erantzukizun politikoa “bere gain hartu gabe”.
Halaber, Xuban Nafarretek jasandako “zauri larrietan” Aresek erantzukizuna bere gain ez hartzea kritikatu du greba orokorraren egunean, baita Kukutza gaztetxean Ertzaintzak izandako jardueran ere.
Aralar: ‘Aresen dimisioa bere kudeaketa tamalgarriaren epilogo txarrena da’Dani Maeztu Legebiltzarren Aralarren bozeramaileak esan duenez, Rodolfo Aresen erabakia bere kudeaketa tamalgarriaren epilogo txarrena da’.
Maeztuk azaldu duenez, “Ares zalantzaz betetako merituekin” joan da. “Herrizaingo sailburuak Euskadiko kaleetan gatazka gutxien dagoen momentuan Ertzaintzaren jarduera deitoragarrienak egin ditu”, nabarmendu du.