EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Hauteskundeak 2012
Lopez: 'Independentzia epeka lortzea da Urkulluren ezkutuko erronka'
Urkulluk "baliabide publikoak izateko, zerga erreformaz" hitz egitea kritikatu du Patxi Lopezek eta legegintzaldi guztian eurek hori defendatu dutela ekarri du gogora.
Iñigo Urkulluk "proposamen kontrajarrien" atzean "bere ezkutuko erronka kuttuna" duela adierazi du Patxi Lopez lehendakariak, "estatus politiko berria; epeka independentzia lortzea", esan du.
Ohar baten bitartez, EAJren presidentearen azken adierazpenei erantzun nahi izan die lehendakariak, izan ere, zerga erreformaz hitz egin du Urkulluk. "2009tik, Juan Jose Ibarretxek Legebiltzarreko bozketa galdu zuenetik kanpainan egotea" egotzi dio Urkulluri.
Legebiltzarrean eta Aldundiekin akordio batera iristea "ekidin du EAJk", eta ildo honetan, EAEk hauteskundeen kanpainaurrean "ez du 24 ordu ere itxaron diskurtsoa aldatu eta orain zerga erreformaz hitz egiteko", adierazi du Patxi Lopezek. Halaber, "proposamen kontrajarrien atzean, Urkulluk erronka kuttunena ezkutatzen du: estatus politiko berria edo epeka independentzia lortzea", esan du.
"Betiko ika-mika atera dute. Ibarretxeren estatus politikoak orain estatus politiko berria izena du, baina gauza bera da", argudiatu du lehendakariak.
Bestalde, "euskal autogobernua" defendatu du, "Espainiaren eta Europaren barne euskaldun bakoitza bere erara euskaldun izaten jarraitzeko, eta askatasunean denak batera bizitzen jarraitzea bermatzeko era bakarra delako", adierazi du Patxi Lopezek.