EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskunde aurrerapena

EBk ezkerreko "elkargune" bat sortzea proposatuko dio Ezker Anitzari

Eusko Jaurlaritzak "erakutsitako agonia" eta "lidergo politikoaren falta" ikusita, euskal hauteskundeak urriaren 21era aurreratzea "gizartearen aldarrikapen bat" zen, Navasen iritziz.

Jose Navas Ezker Batuko ordezkaria. Argazkia: Efe
Jose Navas Ezker Batuko ordezkaria. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Navas Ezker Batuako ordezkariak “ezkerreko indar guztien arteko elkargune bat sortzeko beharra” azalduko die Ezker Anitzari eta Espainiako Izquierda Unidari, indar guztiak batuz "eskuinaren murrizketen aurkako erantzun sendo bat emateko asmoarekin".

EBren prentsa ohar baten arabera, Navasek gutun bat bidaliko die Mikel Arana eta Cayo Lara Ezker Anitzako eta IUko koordinatzaileei, hurrenez hurren. Bi alderdiak bat eginda egon ziren legegintzaldi honetara arte, eta siglengatik eta egoitzengatik ere borrokatu dira.

Navasen ustez, Eusko Jaurlaritzak “erakutsitako agonia” eta “lidergo politikoaren falta” ikusita, euskal hauteskundeak urriaren 21era aurreratzea “gizartearen aldarrikapen bat” zen.

Gai sozialak defendatzeko konpromisoa

EBko ordezkariak bere alderdiak “gai sozialak” defendatzeko konpromisoa hartu duela bermatu du, “beste alderdiek egin dutenaren aurkakoa, alegia”.

Bere ustez, hauteskunde horien ostean alderdiek itun berriak sinatu beharko dituzte, eta inkestek irabazle jotzen duten EAJk “sozialisten eta popularren artean aukeratu beharko du, Estatuan hartzen ari diren neurri sozioekonomikoak sendotzeko asmoz”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea