EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskundeen aurrerapena

Onartu gabe geratuko dira Udal legea eta beste hainbat

Irailaren 11n amaitu behar zen Udal legearen proiektuari zuzenketak sartzeko epea eta ez zegoen osoko zuzenketarik, eta horrek negoziaziorako eta adostasunerako tartea ematen zuen.

Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EITB
Eusko Legebiltzarra.
Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak hauteskundeak urriaren 21era aurreratu izanak bertan behera utziko ditu 13 lege onartzeko proiektuak, dagoeneko izapideen prozesuan zeudenak. Tartean dago Udal Legea, Jaurlaritzaren proiektu izarra zena.

Irailaren 11n amaitu behar zen Udal legearen proiektuari zuzenketak sartzeko epea eta ez zegoen osoko zuzenketarik, eta horrek negoziaziorako eta adostasunerako tartea ematen zuen.

Legearen onarpena ez zen lan erraza izango, PSE-EEk ez baitu nahikoa babes bere kasa legea aurrera ateratzeko, eta bere helburua gainerako alderdiekin adostasunera iristea zen.

Eusko Legebiltzarreko izapideen prozesuan zeuden beste hamabi lege proiektu ere gelditu egingo dira: Klima Aldaketarena, Poliziarena, Larrialdien Kudeaketarena, Hauteskundeena, Paisaiarena, Bizitza osoko ikasketarena, Mugikortasun Iraunkorrarena, Kable bidezko Garraioarena, Etxebizitzarena, Portuena, Emakumezko Nekazarien Estatutuarena eta Enplegu Publikoarena.

Horietatik, Aldaketa Klimatikoaren legea zen aurreratuen zegoena, eta EAJren, PSE-EEren eta PPren babesa zuen.

Legegintzaldi honetan 34 lege onartu dituzte guztira, aurrekoan baino gutxiago, orduan 48 lege onartu baitzituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea