EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

I25

Idoia Mendiak esan du PSE-EEren emaitzak 'txarrak’ izan direla

Desberdintasunen aurka eta kalitatezko lana sortzen lagunduko dutela ziurtatu du PSE-EEko idazkari nagusiak, eta alderdiak “hitz egitera eta akordioak bilatzera behartuta” daudela esan du.

Idoia Mendia. Argazkia: EiTB
Idoia Mendia. Argazkia: EiTB
Idoia Mendia: 'Ez dira espero genituen emaitzak izan'

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan, irailak 25, hauteskundeetan izan dituzten “emaitzak txarrak” izan direla aitortu du Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaiak. Alde horretatik, ez direla izan esperotako emaitzak esan du PSE-EEko idazkari nagusiak, eta emaitza horiek alderdiak “hitz egitera eta akordioak bilatzera behartzen ditu”, gaineratu du.

I25eko hauteskundeen emaitzen balorazioa sozialistek Bilbon duten egoitzan egin du Idoia Mendiak. PSE-EE alderdiak bederatzi ordezkari eskuratu ditu, duela lau urte baino zazpi gutxiago (2012ko hauteskundeetan 16 legebiltzarkide lortu zituen).

Prentsaurrekoan azaldu duenez, igandean lortutakoak ez dira espero zituzten emaitzak izan. Mendiaren iritziz, PSE-EEk izandako jaitsiera indar politiko berriak egoteak eragin du, baita parte-hartze baxuak ere.

“Hitz egitera eta akordioak bilatzera behartu”

Mendiaren esanetan, “EAJk irabazi ditu hauteskundeak”, baina emaitza horiek alderdiak “hitz egitera eta akordioak bilatzera behartzen ditu”.

PSE-EEren “emaitzak txarrak” izan direla onartuta, “desberdintasunen kontra” lanean jarraituko duela ziurtatu du sozialisten idazkari nagusiak. “Kalitatezko lana sortzen lagunduko dugu, eta zerbitzu publikoak defendatuko ditugu”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Idoia Mendia albisteak Alderdi politikoak berriak PSE-EE Gaurko azken ordukoa