EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Emaitzak

Gipuzkoan EAJk irabazi ditu bozak, 9 eserlekurekin; EH Bildu, bigarren

Botoen % 100 zenbatuta, EAJk irabazi ditu hauteskundeak Gipuzkoan, eta bederatzi eserleku lortu ditu, 2012an bezala. EH Bildu izan da bigarren.

Agentziak | Erredakzioak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botoen % 100 zenbatuta, EAJk irabazi ditu hauteskundeak Gipuzkoan, eta bederatzi eserleku lortu ditu, botoen % 34,38 jasota, 2012an bezala. EH Bilduk zortzi eserleku (botoen % 28,85) eskuratu ditu, aurreko hauteskundeetan baino bat gutxiago.

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak eman dituen datuen arabera, Elkarrekin Podemosek hiru eserleku (botoen % 14,20) lortu ditu. Sozialistek ere, hiru eserleku (botoen % 11,83) lortu dituzte Gipuzkoan, duela lau urte baino bi gutxiago.

Alderdi Popularrak bi eserleku (botoen % 7,23) eskuratu ditu, eta 2012ko datuekin alderatuta, ordezkari-kopuru berdinak lortu ditu. Abstentzioa % 38,1ekoa izan da Gipuzkoan.

Donostian ere, EAJ irabazle

Donostian, EAJk lortu ditu boto gehien (% 33,77), jeltzaleek 2012ko hauteskundeetan baino 2.549 boto gehiago eskuratu baitituzte. Jarraian, EH Bildu (% 19,76) eta Elkarrekin Podemos (% 15,06) geratu dira.

PSE-EEk 12.621 boto (botoen % 13,88) lortu ditu, duela lau urte baino 9.005 boto gutxiago; bosgarren, Alderdi Popularra geratu da (% 12,8); eta Ciudadanosek 2.395 boto (% 2,63) eskuratu ditu.

Gipuzkoako hiriburuan, parte hartzea % 62,41ekoa izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak Albisteak