EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

I25

Honela bizi izan dugu hauteskunde-eguna

EAJk 29 eserleku lortu ditu; EH Bildu bigarren indarra da, 17 eserlekurekin; Elkarrekin Podemosek 11 lortu ditu, eta PSE-EEk eta PPk 9na.

Alderdiek, irudian EAJko agintari batzuk, emaitzak aztertu dituzte. Argazkia: EFE.
Alderdiek, irudian EAJko agintari batzuk, emaitzak aztertu dituzte. Argazkia: EFE.
Alderdiek, irudian EAJko agintari batzuk, emaitzak aztertu dituzte. Argazkia: EFE.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

01:05: Idoia Mendiak dio PSE-EEren emaitzak 'txarrak' izan direla.

 

Idoia Mendia: 'Ez dira espero genituen emaitzak izan'
Idoia Mendia: 'Ez dira espero genituen emaitzak izan'
Idoia Mendia: 'Ez dira espero genituen emaitzak izan'

 

01:03: Zabala: 'Podemosen erronka gehiengo sozial berria eratzea izango da'

Pili Zabala: 'Emaitza historikoa izan du Elkarrekin Podemosek'
Pili Zabala: 'Emaitza historikoa izan du Elkarrekin Podemosek'
Pili Zabala: 'Emaitza historikoa izan du Elkarrekin Podemosek'

00:27:Hauteskundeen osteko balizko itunak aztertu ditugu.

00:23: Arnaldo Otegik gehiengo aurrerakoia eskaini dio EAJri.

Arnaldo Otegi: 'Herri honen alternatiba ezkerreko independentismoa da'
Arnaldo Otegi: 'Herri honen alternatiba ezkerreko independentismoa da'
Arnaldo Otegi: 'Herri honen alternatiba ezkerreko independentismoa da'

00:21: Urkulluk alderdi guztiekin hitz egingo du, egonkortasuna bilatzeko.

 

Iñigo Urkullu: 'Euskal gizarteak bat egin du EAJren proiektuarekin'
Iñigo Urkullu: 'Euskal gizarteak bat egin du EAJren proiektuarekin'
Iñigo Urkullu: 'Euskal gizarteak bat egin du EAJren proiektuarekin'

 

23:30: Alfonso Alonsok nabarmendu du bere alderdiak lortutako "emaitza paregabea".

Alfonso Alonso: 'Oso pozik nago PPk lortutako emaitzekin'
Alfonso Alonso: 'Oso pozik nago PPk lortutako emaitzekin'
Alfonso Alonso: 'Oso pozik nago PPk lortutako emaitzekin'

 

23:25: Hauek dira hauteskundeetan Legebiltzarkidean egotea lortu dutenak.

23:06: Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaiak adierazi duenez, hauteskundeetako emaitzek behartzen dituzte alderdi guztiak "hitz egitera, eta akordioen bila egotera". Mendiaren iritziz, PSEk izandako jaitsiera indar politiko berriak egoteak eragin du, baita parte-hartze baxuak ere.

23:00: Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak azpimarratu du koalizioak lortutako emaitza "historikoa" dela, "oso ona". Zabalak esan du Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideek "dena" emango dutela, xede izanik "gauzak hobeto egin daitezen": "Nahi dugu Euskadi hobea, eskubide gehiago dituena", nabarmendu du Zabalak.

22:55: Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaia "pozik" azaldu da, bere alderdiak lortutako emaitzarekin; Urkulluk 2012ko garaipena berretsi du, eta nabarmendu du jeltzaleek helburua lortu duela. Urkulluk esan du prest dagoela Gobernu "sendoa" osatzeko erronkari eurre egiteko.

22:44: Andoni Ortuzar EAJko presidenteak "harrotasun eta apaltasun osoz" jaso ditu lortutako 29 eserlekuak.

22:35: Arnaldo Otegi EH Bilduren agintariak adierazi duenez, "zerurako bidaia gaur hasi da". Otegik nabarmendu du Legebiltzarrean gehiengo zabal batek egiten duela erabakitzeko eskubidearen alde.

22:18: Alfonso Alonso PPren lehendakarigaia oso pozik azaldu da; izan ere, bere alderdiak "emaitza bikaina" lortu du: "Gaur, PP atzo baino askoz ere indartsuagoa da", esan du.

22:08: Bizkaiko azken eserlekua lehia estu-estuan dago, EAJk eta EH Bilduk dute lortzeko aukera. Dozenaka botok, erabakiko dute.

22:06: Botoen % 99 zenbatuta, EAJk 28 eserlekurekin irabaziko luke, EH Bilduk 18 izango lituzke, Elkarrekin Podemosek 11, eta PSE-EEk eta PPk 9na.

21:35:

21:33: % 86an, Elkarrekin Podemosek behera egingo luke eta 11 izango lituzke; PPk, aldiz, 9.

21:30: % 77 zenbatuta, EAJk 29 eserleku lortuko lituzke; PPk 8 izango lituzke. Gainerakoetan, aldaketarik ez.

21:13: Botoen % 59 zenbatuta, EAJk irabaziko luke 28 eserlekurekin, EH Bilduk 17 lortuko lituzke, Elkarrekin Podemosek 12 izango lituzke, eta PSE-EEk eta PPk 9na lortuko lituzkete. Ciudadanosek ez luke eserlekurik lortuko.

20:58: Jose Antonio Pastor PSE-EE bozeramailearen ustez, bere alderdiak "oinarrizko indarra" izaten jarraituko du euskal politikan, eta, halaber, gogorarazi du PSEk, normalean, inkestek ematen duten baino emaitza hobeak erdiesten dituela.

20:48: Gurutze Gorriak artatutako herritarrak, lurraldeka:

20:43: PPko Nerea Llanosek eskerrak eman dizkio euskal gizarteari, hauteskundeetan izandako parte-hartzeagatik, eta adierazi du PPk espero duela inkestek ematen dizkioten emaitzak hobetzea.

20:41: EAJko Josu Erkorekak nabarmendu du normaltasuna nagusitu dela egun honetan; halaber, EiTBren inkestaren emaitzaren harira, esan du bere alderdia "kontu handiz" hartzen duela emaitza hori (27-30 eserleku ematen dizkio ikerketak).

20:32: Entzun hemen Euskadi Irratiko saio berezia.

20:25: EH Bilduko Iker Casanovak nabarmendu du koalizioan "oso pozik" daudela kanpainan egindako lanarekin; halaber, aseguratu du EH Bilduren proiektua "indarberrituta" irtengo dela hauteskunde hauetatik.

20:14: Lehen emaitza ofizialen berri 21:00ak aldera emango du Estefania Beltran de Heredia sailburuak.

20:00: Itxi dira hauteskunde-eskolak. EiTB Ikerketaren arabera, EAJ garaile aterako da, EH Bildu bigarren indarra izango da, eta, Podemos, hirugarrena. Datu guztiak, hemen.

19:52: Guztira, gaixo dauden eta mugikortasun gutxitua duten 124 lagunek eman dute botoa Euskadin, Gurutze Gorriak eta DYAk eskainitako doako zerbitzuari esker; Segurtasun Sailarekin izan dute hitzartuta.

19:47: Hauteskunde-eguneko argazki-galeria honetan laburbilduta dago nolakoa izan den igande berezi hau.

19:41: EiTBren erredakzioa, prest hauteskunde-gauerako:

19:36: ETB1en, hasia da saio berezia. Jarraitu hemen online.

19:24: Hasi da ETB2n hauteskundeen gaineko saio berezia. Hemen, online.

19:09: Ordubete baino gutxiago, hauteskunde-eskolak ixteko.

Goiz eta arratsaldeko kronika

Hauteskunde eguneko parte-hartzea % 44,4koa izan da 17:00ak arte, 2012an baino % 2,8 gutxiago Estefania Beltran de Heredia sailburuak jakitera eman duenez.

Parte-hartzeak apur bat egin du gora Bizkaian eta Gipuzkoan. Araban, berriz, jaitsi egin da, orain dela lau urteko datuekin alderatuta.

Bizkaian 17:00etarako herritarren % 44,9k eman du botoa, 2012an baino % 3 txikiagoa izan da parte-hartzea.

Araban behera egin du parte-hartzeak eta % 42,5koa izan da, duela lau urte baino % 2,5 txikiagoa.

Gipuzkoan, % 44,5eko parte-hartzea izan da 17:00etan, orain dela lau urte baino % 2,5 txikiagoa.

Normaltasuna nagusi

Eguneko lehen agerraldian hauteslekuen irekiera normaltasunez garatu dela nabarmendu du Beltran de Herediak. Sailburuak goizeko hamarretan egin du lehen agerraldia, Emaitzak Aurkezteko Zentro Ofizialean. Bertan adierazi duenez, "2.593 mahaiek 09:00etan puntualtasunez" ireki dutela nabarmendu du sailburuak.

Aipa daitezkeen gorabeheren artean, Gasteizen, Lakua, El Pilar eta Ibaiondo auzoguneetako hiru mahairen osaketan eman den atzerapena nabarmendu du. Bi mahaitan bozka-paperak falta zirelako eta hirugarrenean izendatutako mahakideetako batzuk agertu ez direlako. Gipuzkoan eta Bizkaian normaltasunez ireki dituzte mahaiak. Bozka mahaietatik kanpoko inzidentziei dagokienez, eduki politikoa zuten hainbat kartel eta paskin erretiratu dituzte Alonsotegin, Basaurin eta Bilbon, Bizkaian denak.

Gainerako mahaiak "normaltasunez" osatu dira, eta "beraz, hauteskunde-eguna espero bezala hasi da", azpimarratu du Beltran de Herediak.

Segurtasun sailak jakitera eman dunez, 124 lagunek egin dute hauteskunde-lekuetara eramateko garraio-eskaera. Pertsona horiek, gaixo daudelako edo irisgarritasun arazoren bat dutelako, segurtasun sailak eskaintzen duen zerbitzua erabili ahal izango dute botoa emateko.

Hautagaiak

Botoa eman duen lehen hautagaia Iñigo Urkullu izan da. 09:15ean eman du botoa Durangon emaztearekin batera. Lehendakariak eta EAJko hautagaiak gaurko eguna "normaltasunez" garatzea eta "Euskadik berezkoa, berezia eta desberdina dela" erakusten jarraitzea espero duela adierazi die komunikabideei.

hauteskundeak i25 elecciones 25s iñigo urkullu EFE

Iñigo Urkulluk botoa eman duen unea. Argazkia: EFE

EH Bilduko Gipuzkoako zerrendaburuak, Maddalen Iriartek, "Euskadin akordio handiak lortzeko aukera ez galtzeko" deia egin die euskal hautesleei. Durangoko Intxaurrondo ikastetxean eman du botoa Iriartek senarrarekin batera.

Idoia Mendia PSE-EEren lehendakarigaiak bozkatzera eta aukerak eskaintzen dituen Euskadi eraikitzera animatu ditu EAEko hautesleak. Bilboko Miguel de Unamuno insititutuan bozkatu du Idoia Mendiak. Senarrarekin batera joan da bertara, eta botoa emateko deia luzatu die euskaldun guztiei.

Idoia Mendia la candidata a lehendakari del PSE ha votado en Bilbao. Foto: EFE

Idoia Mendia botoa ematen. Argazkia: EFE

Euskadi eta Espainia buruan izatea eskatu die Alfonso Alonsok herritarrei. PPren lehendakarigaiaren esanetan, "gaur gauza asko dago jokoan, baita etorkizuna ere". Alderdiko kideekin batera Gasteizen eman du botoa PPren lehendakarigaiak.

Pili Zabala Elkarrekin Podemosen lehendakarigaiak parte hartzea eskatu du "nahi dugun Euskadi" eraikitzeko. 11:00etan eman du botoa Zabalak Zarautzen.

Herritarrek 'Euskadi hobea' merezi dutela adierazi du De Miguelek. Ciudadanos alderdiko lehendakarigaiak parte hartzeko deia egin die herritarrei. Donostian eman du botoa De Miguelek.

Nicolas de Miguel, candidato a lehendakari de Ciudadanos. Foto: EFE

Donostian eman du botoa Ciudadanos alderdiko hautagaiak. Argazkia: EFE

Lider politikoak

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak parte hartzeko deia egin die euskal herritarrei ?Euskadi eraikitzeko eta etorkizunari itxaropenez eta lasaitasunez begiratzeko?.

Abanto Zierbenan eman du botoa Ortuzarrek. ?Gaurko hauteskundeetan Euskadiren etorkizuna dago jokoan?, esan du.

Andoni Ortuzar EFE

Andoni Ortuzar botoa ematen. Argazkia: EFE

Arnaldo Otegik ezker abertzaleko buruzagiak esan du "ezker soberanista indartsua sortuko dela hauteskunde hauetatik".

Goizeko hamaikak aldera eman du botoa Otegik Elgoibarren. Lagun batekin batera joan da hauteskunde-mahaira eta txantxara tartea ere izan du, ondorengoa esan baitie mahaiko kideei: "Badakizue nori ematen diodan botoa".

Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusiak botoa ematera bultzatu ditu herritarrak, "Euskadin garai berri bat hasten baita, eta oso garrantzitsua baita denek horretan parte hartzea".

Donostiako Antigu auzoko Luberri insitutuan eman du botoa Albak.

nagua alba podemos hauteskundeak elecciones 25s i25 ARGAZKIA: @NaguaAlba

Donostian eman du botoa Nagua Albak. Argazkia: @NaguaAlba

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi berriak Politika PNV-EAJ Albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra albisteak EAEko hauteskundeak Idoia Mendia Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Bizkaia PSE-EE albisteak Euskadiko Ciudadanos Alfonso Alonso bideoak Euskadiko Podemos-eko albisteak