EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

HAUSNARKETA EGUNA

Familiarekin egon, paseatu eta irakurri

Hautagaiek aisialdirako eta familiarekin egoteko aprobetxatu dute hausnarketa-eguna.

Euskal hautagaiak, hausnarketa-egunean. Argazkia: EiTB
Euskal hautagaiak, hausnarketa-egunean. Argazkia: EiTB
'Normaltasuna' berreskuratzeko eguna

1:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senideekin egon, paseatu, erosketak egin edo irakurri. Horretan emango dute eguna EAEko Hauteskunde Autonomikoetara aurkeztu diren hautagaiek.

Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaia Gasteizko Erdi Aroko Azokan izan da goizean. Ondoren, familiarekin pasako du eguna, hauteskunde-kanpaina dela eta, denbora gutxi izan baitu horretarako.

EH Bilduren hiru zerrendaburuek ere senitartekoekin egoteko aprobetxatu dute. Maddalen Iriartek erosketak egin ditu goizean, eta amarekin bazkalduko du Donostian; Miren Larrion Gasteizko azokan izan da, eta Jasone Agirre, berriz, Atxondon; azken horrek Axpen bazkalduko du gertukoekin.

Idoia Mendia hautagai sozialista Bilboko Erribera Merkatura joan da erosketak egitera, senarrarekin eta semeekin. Alde Zaharrean ibili ondoren, arratsaldean amarengana joango da bisitan.

Alfonso Alonso Euskadiko PPko lehendakarigaiak Gasteizen eman du goizan, eta hainbat erosketa egin ditu, liburuak bereziki. Eguna "lasai" igarotzeko asmoa duela esan du.

Elkarrekin Podemoseko hautagai Pili Zabalak ariketa fisikoa egiteko aprobetxatu du, eta ondoren Tolosara abiatu da, familiarekin bazkaltzera.

Nicolas de Miguel Euskadiko Ciudadanoseko hautagaia, berriz, paseo bat  ematera atera da Donostiako Aiete parkera, eta senideekin bazkalduko du Gipuzkoako hiriburuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi albisteak EAJ-PNV Albisteak Urkullu EAEko hauteskundeak Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea EH Bildu Bizkaia PSE-EE Euskadiko PP berriak Ciudadanos Alfonso Alonso albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak Pili Zabala albisteak