EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Kanpaina amaiera

'Erakundeak herritarrei itzularaztea' promestu du Zabalak

Elkarrekin Podemoseko hautagaiaren esanetan, EAEko herritarrek "gertu" dute "autokonplazentzian lerrokatuta dauden politikak aldatu ahal izatea"

Elkarrekin Podemosen azken hauteskunde kanpaina. EiTB
Elkarrekin Podemosen azken hauteskunde kanpaina. EiTB
Elkarrekin Podemosek Zarautzen eman dio amaiera kanpainari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak konpromisoa hartu du irailaren 25eko hauteskundeen ostean "gehiengo sozial berri baten ordezkari" izateko, "politika eta erakundeak herritarrei itzularazteko helburuz".

Koalizioak Zabalaren jaioterrian, Zarautzen (Gipuzkoa), eman dio amaiera hauteskunde kanpainari. Bertan, beste hainbat buruzagi izan dira, hala nola Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusia eta Jon Hernandez Ezker Anitzako kidea.

Zabalaren esanetan, EAEko herritarrek "gertu" dute "autokonplazentzian lerrokatuta dauden politikak aldatu ahal izatea" eta "desberdintasunak murriztea".

"Gertu dugu Lanbide tresna erabilgarri bihurtzea, desberdintasunak murriztea, gazteak etxera itzuli ahal izatea, enpresa txikiak eta autonomoak ahanzturatik erreskatatzea eta eskubide sozialak bigarren mailan utzi barik lurralde ereduari konponbidea ematea", adierazi du lehendakarigaiak.

Horren esanetan, "ohorea" da "gehiengo sozial berri baten ordezkaria izatea", eta hitza eman du "sen ona oinarri hartuta lan egitea", modu "demokratikoagoan" eta "gizartean aurrera egiteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra bideoak EAE EAEko hauteskundeak Gaurko azken ordukoa Podemos Ahal Dugu Euskadi Pili Zabala