EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Kanpaina amaiera

Rajoy: 'PPk Euskadi dagoen tokian nahi du, Espainian eta Europan'

Alfonso Alonsok esan du "EAJren alternatiba" direla eta Borja Semperrek azpimarratu du Ciudadanosen alde egitea "boto zakarrontzira botatzea" dela.

Mariano Rajoy PPk Gasteizen egin duen ekitaldian izan da. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy PPk Gasteizen egin duen ekitaldian izan da. Argazkia: EFE
PPk Gasteiz aukeratu du kanpaina itxierarako

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Alderdi Popularreko presidenteak esan du Euskal Autonomia Erkidegoa “dagoen tokian” nahi duela bere alderdiak, “Espainian eta Europan”. Ildo horretan, PP egungo marko konstituzionala defendatzeko “bermea” dela adierazi du.

Rajoy Gasteizen izan da eguerdian, Euskadiko PPren kanpaina amaierako ekitaldian, Alfonso Alonso lehendakarigaiari babesa emateko. Anton Danborenea eta Borja Semper Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak eta Javier de Andres Arabako bigarren hautagaia ere bertan izan dira.

Rajoyk aitortu du Alderdi Popularrak “bere arazoak” dituela, baina azpimarratu du beti esan duela argi eta garbi bere jarrera zein den: egungo marko konstituzionala defendatzea.

Rajoyren arabera, ez dago munduan beste herrialderik Euskadik adinako autogobernu maila duenik. PPk Gernikako Estatutua, Espainiako Konstituzioa eta Europako legedia babesten dituela esan du. Prozesu soberanistak “atzera egitea” dela erantsi du.

Alderdi Popularrak ez du onartuko Espainia haustea; gu gara muturreko indarren kontrapisua”, adierazi du. “Gehitzea da gure helburua, ez zatitzea; ez dugun nahi Euskadik euskaldun, espainiar edo europar izatearen artean aukeratu behar izatea; euskaldunak jada hiru gauza horiek baitira”, nabarmendu du.

“Zentzuz” jokatzea eta “eszentrikotasunak” eta “muturreko populismoak” alboratzea esaktu du. “Zergatik likidatu behar da Espainiari aurrerapen handiena eman dion Konstituzioa?”, galdetu du.

Gai konkretu batzuk ere aipatu ditu Rajoyk. Abiadura Handiko Trena 2019rako martxan izango dela agindu du; Alderdi Popularrak inor hizkuntzagatik diskriminatuko duen Lan Eskaintza Publikorik egingo ez duela esan du, EAEko administrazio publikoari eta euskarari aipu eginez; eta iruzurra kontrolatuko duen Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta defendatu du.

Horrez gain, Alderdi Popularrak indarkeriaren kontrako borrokan eta Euskadin bizi diren pertsonen “askatasunen eta eskubideen” alde egindako ez ahazteko eskatu du.

Bestalde, Alfonso Alonso lehendakarigaiak ETAk hildako PPko kideak izan ditu gogoan eta gatazkaren kontaketa “zuzena” egin behar dela esan du.

Alonsok erantsi du PP dela euskal abertzaleak “gelditzeko” aukera eta “EAJren alternatiba”.

Borja Semperrek, berriz, Ciudadanosen alde egitea “botoa zakarrontzira botatzea” dela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Rajoy Hauteskundeak Euskadin 2024 Euskadiko PP Gaurko azken orduko albistea Alfonso Alonso berriak