EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
I25eko hauteskundeak
Otegiri buruz behin betiko erabakiko du gaur Hauteskunde-Batzordeak
Ciudadanosek eta PPk aurkeztutako alegazioak aintzat hartzen baditu, Otegiren hautagaitzaren inguruko azken erabakia Auzitegi Konstituzionalaren esku egongo da.
EITB.EUS
Irailaren 25eko EAEko hauteskunde autonomikoetan izango diren behin betiko hauteskunde-zerrendak argitaratuko ditu astelehen honetan Gipuzkoako Hauteskunde-Batzordeak. Gauzak horrela, Arnaldo Otegiren hautagaitzaren inguruko behin betiko erabakia jakinaraziko dute.
Ciudadanosek eta PPk aurkeztutako alegazioak aintzat hartzen badituzte eta zerrenda horietan Otegiren izena agertzen ez bada, ostegunerako, irailak 1, Donostiako epaitegietara iritsiko litzateke auzia, eta larunbaterako, irailak 3, erabaki beharko luke epaileak.
Bide hori ere agortuta, Otegiren hautagaitzaren inguruko azken erabakia Auzitegi Konstituzionalak hartu beharko luke. Irailaren 5era arte dago bertara babes bila jotzeko epea, eta irailaren 9rako, hauteskunde-kanpaina hasten den unerako, jakin beharko da Otegi Legebiltzarrerako zerrendetan egongo den ala ez.
Aldeko eta kontrako hitzak
Otegiren defentsak argi dauka: kartzela zigorra beteta eta espetxetik irtendakoan, ordutik duela hauteskundeetara aurkezteko eskubidea.
PPk, berriz, legea betetzeko eskatu dio Otegi. Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidente eta lehendakarigaiak adierazi du "denek" dakitela "ezin dela aurkeztu; eta Arnaldo Otegik berak daki ondoen"; izan ere, ezgaituta dago, "zuzenbideak eta etikak hala diotelako".