EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
twitterren
Otegi: 'Loreak moztu ditzakete, baina ez dute udaberria etengo'
Hala erantzun dio Sortuko idazkari nagusiak ANko Fiskaltzak egindako idazkiari.
agentziak | erredakzioa
Arnaldo Otegi EH Bilduren lehendakarigai eta Sorturen idazkari nagusiak zera esan die euskal hauteskundeetara aurkeztea galarazi nahi dutenei: "Loreak moztu ditzakete, baina ez dute udaberria etengo".
Txio baten bidez, Otegik mezua zabaldu nahi izan du, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak EH Bilduren hautagaia "aurkeztu ezingo" dela adierazi eta gero. Gainera, 'Bateragune auzia' dela eta zigortu zuen auzitegiari gaitasungabetzea ezarri zion epaia Gipuzkoako Hauteskunde Batzordera igortzea eskatu du Fiskaltzak, ANren ebazpena bete dezan.
Otegik, Pablo Nerudaren esaldia aipatzeaz gain, Sorturen txio bat ere bertxiotu du, alegia, Arnaldo Otegi "gehien molestatzen duen hautagaia" dela zioena.