EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Urkulluren aroa hasi da

Patxi Lopezek zorte ona opa dio Urkulluren Gobernu berriari

Lehendakari oiharen iritziz, Iñigo Urkulluk karguaren zina egin ostean, "ziklo baten amaierara iritsi gara".

Patxi Lopez Iñigo Urkullurekin izan da Gernikako kargi-hartzean. EITB.
Patxi Lopez Iñigo Urkullurekin izan da Gernikako kargi-hartzean. EITB.
Patxi Lopez Iñigo Urkullurekin izan da Gernikako kargi-hartzean. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakari ohiak zorte ona opa dio Iñigo Urkulluren Gobernu berriari. Sailburu berriek astelehenean egingo dute kargu-hartze ekitaldia.

Twitterren bidez bidalitako mezuan, euskal sozialisten idazkari nagusiak esan du Iñigo Urkulluk karguaren zina egin ostean, "ziklo baten amaiera" iritsi garela.

Hori dela eta, Jaurlaritzako "abenturan" bere ondoan izan direnei eskerrak eman dizkie.

Maneiro eta Sordo

Gorka Maneiro UpyDko legebiltzarkidearen ustez, berriz, Iñigo Urkullu lehendakariarekin "aro berria hasten dugu, baino arazo eta erronka berberekin". Maneirok esan du Legebiltzarrean abertzaleek "gehiegikeriei" "muga" jarriko diela.

Bestalde, Unai Sordo CCOOko idazkariak egungo egoerari aurre egiteko "imajinazioa" izateko eta murrizketetan bakarrik ez pentsatzeko eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea